Albistea entzun

Zinema

Yannick Bellonen lana ezagutzeko aukera emango du Euskadiko Filmategiak

Zinemagileak egindako hamabost filmak emango ditu abendura bitartean, eta haren bizitzari buruzko liburu monografikoa ere argitaratu du.

Etxenike, Le Roy eta Fernandez.
Etxenike, Le Roy eta Fernandez. Jon Urbe / Foku

Miren Garate -

2019ko urriak 3 14:29

Aurreratua zen bere garairako Yannick Bellon zinemagilea (Miarritz, 1924-Paris, 2019), eta horren adibide dira bere lanen bidez mahai gainean jarri zituen gaiak: genero-indarkeria, taldeko bortxaketak, ingurumena zaintzeko premia, identitate sexuala eta beste hainbat. Aurreratuegia ere bai zenbaitentzat, eta horregatik bidean geratu zitzaizkion egin nahi zituen beste asko, adibidez, apaizen ezkontzari buruzko film bat.

Forma aldetik egiten zuen ahalegina da haren beste ezaugarrietako bat, erabiltzen zuen elementu eta baliabide bakoitzak bere arrazoia izatea, errealizadore gisa ez ezik, muntaketan ere esperientzia handia baitzuen. 1948an egin zuen aurreneko filma, eta 2018an azkenengoa. Zazpi hamarkada eman zituen, beraz, zinemagintzan. Eta haren filmografiaren garrantziaren eta ezagutza faltaren arteko "kontraste mingarria" dagoela ikusita, urtero udazkenean antolatu ohi duen atzera begirakoa Belloni eskaintzea erabaki du Euskadiko Filmategiak.

Haren obrari buruz inoiz egin den atzera begirakorik zabalena izango dela esan du Joxean Fernandez filmategiko zuzendariak. Bihar hasi eta abenduaren 21era bitartean, zinemagileak egindako hamabost filmak emango dituzte Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Horrez gain, Belloni buruzko lehen liburu monografikoa ere argitaratu dute: La mirada de frente. Eric Le Royk idatzi du, Bellonen lana gehien ezagutzen duen adituak, eta frantsesetik gaztelaniara Luisa Etxenikek itzuli du. Zinemagilearen biografiaz gain, hari egindako elkarrizketak ere biltzen ditu, eta egindako lanen nahiz amaitu gabe utzitakoen zerrenda bat ere ageri da. Zikloa hasteko, mahai-inguru bat izango da bihar Donostian eta etzi Bilbon, eta liburua idatzi eta itzuli duten Le Royk eta Etxenikek parte hartuko dute.

Gaur goizean egindako aurkezpenean, Fernandezek aitortu du pena puntu bat ere badutela, beranduegi datorrelako atzera begirakoa (aurtengo ekainean hil zen Bellon), eta zinemagileak ez duelako jaio zen herrialdean bere lana ikusteko aukerarik izan. Hain zuzen, umetan eta gaztetan Euskal Herriarekin lotura estua izan zuela nabarmendu du Le Royk. Aitaren osasun arazoek ekarri zuten familia Miarritzera, eta han jaio ziren bi alabak, Yannick eta Loleh. 10 urte bete arte bizi izan zen han, eta Parisera joan ziren gero, nahiz eta gazte garaian berriro itzuli zen.

Denise Bellon zuen ama, joan den mendeko Frantziako argazkilari esanguratsuenetako bat; osaba, berriz, Jacques Brunius zinemagilea. "Bere garaiko mugarri artistikoetatik oso gertu egon zen beti, bere familia kontaktuan zegoelako zineman, artean, literaturan eta abar gertatzen zenarekin. XX. mendeko mugarri artistiko, kultural eta sozialetara gerturatzeko modu bat da liburua irakurtzea", esan du Etxenikek.

Royren esanetan, beren burua berreraiki behar izaten zuten protagonistak interesatzen zitzaizkion gehienbat. Hogeita lau urterekin egin zuen aurreneko film laburra: Goémons (1948), eta Sari Nagusia jaso zuen Veneziako Biurtekoan. Haren film ezagunena, berriz, L'amour violé (1978) da. "Orain ikusiz gero, pentsa daiteke Iruñeko bortxaketari buruzkoa edo dela". Halaber, Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Maskorra irabazi duen zuzendari euskaldun bakarra ere bada Bellon. Le Royrekin izandako elkarlana medio, maskor hori Euskadiko Filmategiaren esku geratu da, bai eta beste material batzuk ere.

 

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa, 2 itzulia: Bilbo

Amets Arzallusek irabazi du azken finalaurrekoa

Olatz Enzunza Mallona

Sei bertsolari ari dira Bizkaia pilotalekuko oholtzan: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Jone Uria, Joanes Illarregi eta Saioa Alkaiza.

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...