Katalunia

Abestia eta bideoklipa estreinatu ditu Tsunami Demokratikoak

Zenbait artista kataluniarren artean egin dute 'La força de la gent' abestia. Datorren aste hasierarako espero da lider subiranisten auziko epaia.

Paulo Ostolaza.
2019ko urriaren 11
13:31
Entzun

Hogei artista ingururen artean osatu dute La força de la gent, lider subiranisten auzia dela-eta sortutako Tsunami Demokratikoa plataformaren abestia. Egitasmoaren helburua da kontzientzia sortzea "jendearen indarrak duen garrantziaz" Kataluniak eta, zehazki, preso dauden politikariek duten egoeraren inguruan. Mugimendu horrek berak argitaratu zuen aste hasieran epaia ateratzen denerako gida bat.

Zenbait hedabideren arabera, datorren asteko lehen egunetan aterako da epaia, eta Katalunian eragile guztiak ari dira prestatzen horri erantzuteko.

La força de la gent abestia Lax'n Busto taldeko gitarra jole Pemi Rovirosak egin du eta, besteak beste, Itaca Band, Els catarres edo Electrica Dharma taldeko abeslariek jarri diote ahotsa. Bideoklipean urriaren 1eko erreferendumeko eta beste zenbait mugimendu independentistatako irudiak ageri dira, musikariekin batera.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.