Poliziaren indarkeria

Furgonetarekin harrapatu, eta larri zauritu dute gazte bat

Bart izan diren oldarraldietako batean pertsona bat harrapatu du Poliziak, furgonetarekin, eta "hil edo bizi" egon da, CDRen arabera.

2019ko urriaren 17a
10:05
Entzun

Poliziaren indarkeriari kritika gogorrak egiten ari zaizkio egunotan Katalunian. Debekatuta egon arren, gomazko pilotak erabiltzen ari dira, eta furgonetekin jendea harrapatzen ari direla salatu dute hainbat taldek.

Esate baterako, atzoko istiluetan horretan aritu zirela salatu dute CDR-ek, eta, diotenez, hil edo bizi utzi dute gazte bat. Tarragonan gertatu zen, Mossoek beren furgonetekin jo zituzten bidean zeuden kontainer batzuk, eta haien atzean zegoen jendeak kolpe handiak hartu zituen.

Gazte bat zentzua erdi galduta gelditu zen, eta erietxera eraman zuten.

Miquel Buch Kataluniako Barne kontseilariaren dimisioa eskatu dute, berriz ere, CDR-ek. Atzo egin zuen agerraldia hark, baina ez zuen dimititu. Alderantziz, Mossoei babesa azaldu zien.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.