Albistea entzun

Kataluniako epaia

Euskal Herriko gehiengo sindikalak elkartasuna adierazi dio Kataluniari

Sindikatuek dei egin dute Gure Esku-k larunbaterako Donostian antolatu duen martxarekin bat egiteko.

Jendetza bildu da Iruñeko elkarretaratzean
Jendetza bildu da Iruñeko elkarretaratzean Idoia Zabaleta/FOKU

Ainhoa Larretxea Agirre -

2019ko urriak 18 09:16

Euskal gehiengo sindikala—ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE eta HIRU— osatzen duten sindikatuek protestak antolatu dituzte Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean Kataluniari babesa adierazi eta prozesuaren sententzia salatzeko.

Bilbon egin dute lehen elkarretaratzea, 10:30ean, Plaza Biribilean. Bertan Kataluniako herriari elkartasuna adierazi diote, eta Kataluniako auziaren sententzia salatu. Ondotik, hiriko bertze gune batzuetan ere egin dituzte protestak. Bilbokoaren ondotik, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin dituzte elkarretaratzeak, eta denetan agiri bera irakurri dute.

12:00etan, Iruñeko udaletxe parean, jendetza bildu da Kataluniako herriari elkartasuna adieraztera. Kataluniako banderak eskuan zituztela, independentziaren aldeko oihuak eta preso politikoak askatzekoak egin ditu jendeak.

Imanol Pascual eta Imanol Karrerak hartu dute hitza ELA eta LABen izenean, eta salatu dute sententzia politikoa dela eta ez duela justizia helburu, mendekua baizik. Sententziak Espainian dagoen botere banaketarik eza nabarmentzen duela azpimarratu dute. Gaineratu dute horrek ere eragina duela Altsasuko gazteen aurkako auziko sententzian.

Epaiak sedizioagatik ezartzen dituen kondenak ere salatu dituzte: "Sententzia honek herri gisa eta sindikatu gisa interpelatzen gaitu. Sedizioagatik ezartzen den kondenak urratu egiten du manifestazio eskubidea". "Dagoeneko ez dute balio erdibideko jarrerek. Demokraziaren eta autoritarismoaren artean erabaki behar da. Gure apustua demokraziarekin dago", nabarmendu dute.

Argi adierazi dute 2017ko urriaren 1ean egin zen erreferenduma "ariketa demokratikoa" izan zela, eta Espainiako  Estatuaren jarrera eskubideen inboluzioa izan zela. Langileek herri gisa dagozkien auziak "hemen" eta "orain" erabaki nahi dituztela adierazi dute. Horretarako, dei egin dute Gure Esku-k biharko Donostian antolatu duen martxan parte hartzeko.

"Ez dago errepresiorik jendartean borondatea geldituko duenik. Gure herrien askatasuna lortzea denbora kontua da", nabarmendu du Karrerak. Preso politikoak aske uzteko eskatuz amaitu da elkarretaratzea.

Lanuzteak enpresetan

Hiriburuetako elkarretaratzeez gain, bertzelako enpresetan ere bat egin dute Kataluniarekin. Berrehun enpresatan baino gehiagotan lanuzteak eta elkarretaratzeak egin dituzte 12:00etan, Kataluniako greba orokorraren deialdiarekin bat egin eta elkartasuna adierazteko.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Arkaitz Rodriguez, atzo, Arrasateko Uarkape frontoian eginiko hitzaldian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Sortuk abagunea baliatu nahi du Madrilen nazio auzia jorratzeko

Iosu Alberdi

Alderdi independentistak VI. Nazio Konferentzia egin du, eta militanteek aurrera begirako plan politikoa onartu dute. EH Bilduren eta EH Bairen aldeko apustua berretsi dute

Josu Urrutikoetxea, 'No me llame Ternera' dokumentalaren une batean. ©

Auzi bat, ikuspegi desberdinak

Enekoitz Esnaola

Josu Urrutikoetxeak gehienbat ETAren hilketei buruzko galderak erantzun behar izan ditu 'No me llame Ternera' dokumentalean; maiz aipatu du «sentitzen» duela. Gainetik jorratu dute «gatazka».

 ©BERRIA

Torturak blaitutako irail hura

Gotzon Hermosilla

Egunotan 30 urte beteko dira Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro Espainiako polizia indarren eskuetan zeudela hil zirenetik. Haien kasuek argitu gabe jarraitzen dute.

 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Sanchezek lortuko du inbestidura aurrera ateratzea»

Gurutze Izagirre Intxauspe

Erronka nagusiak gizarte gaietan daudela uste du Anduezak, eta horretarako politikak garatzea da Alderdi Sozialistaren lehentasuna. Nazio auzia ez dago gizartearen kezken artean, haren aburuz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...