Albistea entzun

bertsolaritza

Joanito Mitxelena Oiartzungo bertsolaria hil da

1995etik hainbat aldiz parte hartu du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, eta Oiartzungo bertso eskolaren hamaika egitasmotan aritu da antolatzaile eta laguntzaile.

Oiartzungo Karrika auzoko bertso eskola (Artaso elkartean). Goian, aurrez aurre, ezkerretik eskuinera: Arkaitz Goikoetxea, Ander Lizarralde Jimeno, Juan Mari Lopez eta Juanito Mitxelena. Behean, bizkarra emanda, ezkerrean Joxe Juan Zubieta
Oiartzungo Karrika auzoko bertso eskola (Artaso elkartean). Goian, aurrez aurre, ezkerretik eskuinera: Arkaitz Goikoetxea, Ander Lizarralde Jimeno, Juan Mari Lopez eta Juanito Mitxelena. Behean, bizkarra emanda, ezkerrean Joxe Juan Zubieta "Etxabe" eta es JON MARTIN

Iñaki Petxarroman -

2019ko urriak 25

Arratsaldean eman dute Joanito Mitxelenaren heriotzaren berri bertso eskolako haren adiskide batzuek, sare sozialetan, eta geroxeago berretsi du albistea Bertsozale Elkarteak bere webgunean. Bertsolari herrikoia eta hamaika saltsatan ibilitakoa, aski ezaguna zen Oiartzualdean eta, bereziki, Oiartzunen (Gipuzkoa).

Herri horretako Karrika auzoko Oiantzabal baserrian jaio zen, 1953an, eta baserri lanean eman zuen gaztaroa. Gero Oiartzungo Udalean hasi zen, iturgin gisa, eta gaztetan egin zuen salto oholtzara. Urkabe mendiko erromerian egin zuen lehenengo plaza, Tapia anaiak eta Arizluzieta kide zituela.

Herrikoia eta autodidakta izan da bertsotan, eta Oiartzungo bertso eskolaren jarduera askotan parte hartu du. Besteak beste, 2017ko Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketan Martzelina taldean aritu zen kantari. 1995etik hainbat aldiz parte hartu du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, eta 2007koan, esate baterako, sailkapen fasera igarotako bertsolarien artean zaharrena izan zen.

Oiartzungo txapelketan ere parte hartu izan zuen; horrez gain, bertso jartzaile eta hamaika ekitaldiren laguntzaile eta sustatzaile izan ere izan zen. Besteak beste, Oiartzungo Bertso Astearen sortzaile izan zen.

Hainbat bertsolari belaunaldiren arteko zubi lana egin zuen. Besteak beste, Koxme Lizaso, Joxe Joakin Mitxelena eta Manuel Olaizola Urbieta Uztapide-rekin aritu zen kantuan, eta baita, noski, Oiartzunek eman duen bertsolari gazte belaunaldi oparoko kide askorekin ere: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Arkaitz Goikoetxea, Juan Mari Lopez, Jon eta Alaia Martin, Karlos Aizpurua eta beste askorekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ana Cristina Barragan zinemagile ekuadortarraren 'La piel pulpo / Octopus Skin' filmak itxiko du saila. ©Donostiako Zinemaldia

Barragan, Beristain, Giroud, Guzman eta Lechuga, Horizontes saria eskuratzeko lehian

Ainhoa Sarasola

Mariano Biasin, Fabian Hernandez, Juan Pablo Gonzalez, Carolina Markowicz, Manuela Martelli, Valentina Maurel eta Andres Ramirez Pulido zinemagileen lehen lanek osatuko dute Donostiako 70. Zinemaldiko Horizontes Latinos saila.
 

Bazka musika taldeko kideak: ezkerretik eskuinera, Erik Berganza baxu jotzailea, Fer Apoa abeslaria, Hogei Esteban gitarrista, Txomin Urriza gitarrista eta Galder Izagirre bateria jotzailea. ©GALDER IZAGIRRE

Bederatzi dantza, baso ilunean

Miren Mujika Telleria

Bazka taldeak lehen diskoa ondu du: 'Basoaren ilunean dantza'. Poesia egin dute bederatzi doinu bortitzen gainean, eta horien bidez adierazi dituzte gaur egungo gizarteak eragindako zenbait zauri

Atzo arratsaldean egin zuten opera antzeztuaren entsegua. Irudian, entsegatzen. ©ANDONI CANELLADA/ FOKU

Euskal erako Donizetti bat

Leire Perlines Apalategi

Gaetano Donizettiren 'La Fille du Régiment' egokitu bat taularatuko dute bihar Kursaalean. Elena Sancho-Pereg eta Xabier Anduaga lehen aldiz ariko dira elkarrekin oholtzan

Carmen Alba, Joaquin Calderon eta Paz Fernandez, atzo, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

55 film lehiatuko dira NIFF Nafarroako zinema jaialdiaren 4. aldian

Itsaso Jauregi

Datorren astean izango da festibala, abuztuaren 17tik 20ra. Antzerki Eskolan, Kondestablearen jauregian eta katedralean emango dituzte filmak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...