Emaitzak

CAFek 30 milioi euroko eskaera jaso du Uruguain

Seinaleztapen sistemak, kontrol zentroa eta telekomunikazioak jorratuko ditu CAF Signallingek Ferrocarril Central proiekturako.

Tren ibilbideen kontrolerako zentro bat.
Tren ibilbideen kontrolerako zentro bat. CAF

Xabier Martin -

2019ko azaroak 6

Hainbat nazioarteko enpresak eratutako partzuergoak kontratua sinatu du CAF Signallingek eta Revenga Smart Solutionsek eratutako partzuergoarekin, Ferrocarril Central proiektuko diseinuarekin, fabrikazioarekin, instalazioarekin, probekin, eta seinaleztapen eta komunikazio sistema guztiak zerbitzuan jartzeko lan guztiak egiteko. Hala, CAFen Signalling adarrak kanpoko merkatuan duen presentzia "sendotzen jarraitzen du Uruguain". Kontratuaren bolumena 50 milioi euro inguru da, eta zenbateko horretatik 30 milioi euro, gutxi gorabehera, CAF Taldeko filialak egingo duen jarduerari dagokio.

Proiektuak ia 276 kilometroko ibilbidea du, eta Paso de los Toros hiria eta Montevideoko portua lotuko ditu. Proiektuaren arabera, besteak beste, CAF Signallingek lan hauek egingo ditu: kateamendu elektroniko berriak, lineako trafikoa kontrolatzeko sistema zentralizatua eta ERTMS L1 sistema.

Sistema osoari esker, karga duten trenek zirkulatu ahal izango dute bi hirien artean. Gainera, Montevideoko metropoli eremuko 36 kilometroko tarte batean trafiko mistoko zirkulazioa egiteko aukera jasotzen du. Horri esker, dio CAFek, "eremu horretako beharrak sendotu eta estali ahal izango dituzte bidaiarien garraioari dagokionez". Ferrocarril Central proiektua Uruguaiko Gobernuak bultzatu du, eta garrantzi handiko azpiegitura lana da herrialdeko garraioaren sistema multimodalerako. Hain zuzen ere, azken urteotako trengintza azpiegiturarik garrantzitsuena izango da.

Gipuzkoako Bazkundea

Hain zuzen, Bazkundeak jakinarazi du CAFek Gipuzkoako merkataritza ganberaren ekarpenaz lortu duela Uruguaiko proiektua. "Bazkundearen eta CAF Signalling enpresaren arteko elkarlanak ahalbidetu du CAF taldearen filial horrek Urugaien proiektu bat lortzea", esan du ganberak ohar baten bidez. "Uruguaiko gobernuari dagokion proiektu hori Gipuzkoako Bazkundeak idenfikatu du erakundeak herrialde horretan duen bazkidearen bitartez".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna