Ingurumena

Hondarribiko Udalak onartu egin du Zaldunbordan "ezkutuko lanak" egin dituztela

Udalak azaldu du hilabeteko epea eman diola enpresari egin dituzten zuhaitz mozketetarako eta betelanetarako baimenak eskatzeko. Baimen guztiak bertan behera uzteko eskatu du Abotsanitzek.

Zaldunbordako eremuan egindako lanak. ABOTSANITZ
arantxa elizegi egilegor
2019ko azaroaren 6a
12:23
Entzun

Joan den irailean salatu zuen, hain zuzen, Abotsanitzek udan Zaldunbordako eremuetan egindako betelanak eta zuhaitz mozketak "ingurumenaren aurkako delituak" izan zitezkeela. Salaketaren ostean etorri da Hondarribiko udal arkitektuaren txostena, non zehazten denĀ  lanak egin dituen enpresari udalak emandako baimenak "azterketa, zundaketa eta penetrometro lanak" egitea ahalbidetzen zuela soilik. Baina uztailean eta abuztuan egindako ikuskaritzetan udal teknikariek onartu zuten enpresak bestelako lan batzuk ere egin zituela.

Orain, Txomin Sagarzazu alkateak berretsi egin du merkataritza gunea eraiki asmo duen enpresak "ezkutuko lanak" egin dituela Zaldunbordako eremuan, eta zigor txosten bat zabaldu dio. Aldi berean, baina, horrek ekar diezaiokeen 500 eta 5.000 eurorainoko isuna saihesteko bidea ere eman dio Hondarribiko Udalak enpresari. Sagarzazuk azaldu duenez, Higertoki SL enpresak hilbete izango du dagoeneko eginak dituen betelanetarako eta zuhaitz mozketetarako baimenak eskatzeko.

Higertokiri "lanak erraztu nahi izatea" leporatu dio Abotsanitzek Sagarzazuri, eta eskatu dio Udaleko Hirigintza Sailari bertan behera utz ditzala Zaldunbordako proiektuarekin lotutako baimen guztiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.