Albistea entzun

Espainiako bozak

Andoni Rojo EH Bilduko hautagaia mehatxatu eta iraindu egin du gizon batek Bilbon

Espainiako Kongresurako EH Bilduren Bizkaiko zerrendan hirugarren denari gizon bat hurbildu zaio modu erasokorrean, koalizioaren Bilboko egoitzaren inguruan. Rojok bideoan grabatu du.

Andoni Rojo Espainiako Kongresurako EH Bilduren Bizkaiko hautagaia, koalizioaren ekitaldi batean. Artxiboko irudia.
Andoni Rojo Espainiako Kongresurako EH Bilduren Bizkaiko hautagaia, koalizioaren ekitaldi batean. Artxiboko irudia. EH Bildu/@ehbildu

Berria -

2019ko azaroak 6 12:18

Andoni Rojo EH Bilduren Kongresurako hautagaiak jasan dituen mehatxuak salatu ditu Twitter sare sozialean. Gizon bat hurbildu zaio, eta modu erasokorrean hasi zaio irainka, EH Bilduk Bilbon duen egoitzaren ondoan, Venezuela plazan. EH Bildu "demokraziaren bilakaera egokia" eragozten ari dela aurpegiratu dio, eta ohartarazi koalizioa aurki "espaziorik gabe" geldituko dela, egun jazartzen ez zaien "delituei" jazarriko zaielako. Rojok erasoa grabatu du sakelakoarekin.

Bideoan ikus daitekeenez, gizonak Rojori esan dio nazkatuta dagoela "gaizkileentzako amnistia" eskatzen duten kartelak erretiratzeaz. "Laster ez ditut gehiago erretiratu beharko, ezingo dituzuelako gehiago jarri. Hori delitua delako. Ulertzen duzu? Tipifikatutako hainbat delitu dira. Ez zaie jazartzen ari, baina jazarriko zaie. Inkisizioa badator, lagunak. Espaziorik gabe geldituko zarete, demokraziaren bilakaera egokia eragozten ari zaretelako. Esaiozu Otegiri".

Horrez gain, hainbat aldiz iraindu du. "Zure amaiera naiz, Satanas. Ordu gutxi gelditzen zaizkizu, tentela. Maritxua. Ezin nauzu ukitu, ergela. Ukiezina naiz zuretzat. Zaborra. Grabatu, eta jar nazazu marko batean", mintzatu zaio.

Rojok adierazi du eskuinaren hautagai bat mehatxatu izan balute hedabideak gaitzespen mezuz eta titularrez beteko liratekeela. "Baina euskal independentismoaren ezkerreko hautagai bat naiz, eta ultra homofobo honen mehatxuak zigorgabetasunean eta isiltasunean geldituko dira".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Jose Perals fiskala, gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean. ©ESPAINIAKO AUZITEGI NAZIONALA

Guardia zibilen kontraerranak azaleratu ditu 13/13 auziko defentsak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Akusazioaren eta defentsaren perituek deklaratu dute gaurko auzi saioan. Epaiketa azarora arte luza daitekeela iragarri du Angela Murillo epaileak.

ELAk salatu du Jaurlaritzak egungo espetxe ereduari eutsiko diola

Oihane Puertas Ramirez

Sindikatuaren arabera, Jaurlaritzak «oraindik» ez du proposamenik aurkeztu, eta daukan jokaerak «agerian» uzten du Espainiako Estatuko ereduarekin jarraitzeko asmoa.

Eneko Andueza ©Gorka Rubio / Foku

PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du bihar Eneko Anduezak

Berria

Idoia Mendiak asteartean lema utziko zuela iragarri ondotik, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izango da lehena hautagaitza aurkezten. Ez da aurreikusten beste hautagaitzarik

Aranzadi elkarteko Lourdes Herrasti eta EHUko Jon Penche, atzoko jardunaldietan, Bilbon. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Hegoaldeko bi gobernuek batera aritu nahi dute memoriaren arloan

Gotzon Hermosilla

Gerraren eta frankismoaren biktimen erroldei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte elkarrekin. «Egiarako eskubidea» gauzatzeko datu baseek duten garrantzia nabarmendu dute adituek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.