Kristau eskola

Patronalari "konpromisoa" eskatu diote Kristau eskolako sindikatuek, mobilizazio artean

Bilborako A-8ko sarbideak itxi egin dituzte goizeko lehen orduan, ELA, LAB, Steilas eta CCOOk antolatutako manifestazioan. Bigarren greba eguna dute gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola erlijiosoetan.

Eskola erlijiosoetako langile bat protestan, Bilbon. /
Eskola erlijiosoetako langile bat protestan, Bilbon. / Aritz Loiola/Foku

Arantxa Elizegi Egilegor -

2019ko azaroak 8

Mobilizazioz betetako eguna dute gaur Kristau eskoletan greban diren langileek. Bilborako A-8ko sarbideak itxi egin dituzte goizeko lehen orduan, ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek antolatutako manifestazioa dela eta. Goizeko zortzietan zuten ordua jarria San Mamesen, eta han bildu dira eskola erlijiosoetako 200 langile inguru. Eguerdian, beste manifestazio bat egin dute, Bilbon bertan. Sindikatuek "konpromisoa" eskatu diete patronalari eta Jaurlaritzari, eta adierazi dute, negoziazioetan aurrerapenak egon arren, langileak beste lanpostu batean jartzea dela oraindik ere arazo nagusia. Atzo, grebaren lehen egunean, sindikatuak, patronala eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, eta Lan Harremanen Kontseiluko kide bat bildu ziren.

Eguerdian eginiko manifestazioan, 4.000 lagun inguru bildu dira, Jaurlaritzaren egoitzaren aurretik bidea hasita. Hasi aurretik egin ditu adierazpenak ELAko bozeramaile Miren Zubizarretak. Aurrepausoak egin dituztela adierazi du, ez, ordea, nahikoa. Zubizarretak salatu du sindikatuak negoziatzen jarraitzeko prest agertu direla, baina patronalak eta Jaurlaritzak uko egin diotela beste bilera baterako data zehazteari, eta "denbora bat" eskatu dutela. Era horretan, "ardura" eskatu die biei, eta adierazi sindikatuek ez dutela nahi "greba egun bat gehiago".

Atzo hasi zuten hilabeteko greba Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola erlijiosoetako langileek, eta, protestara deitu duten sindikatuen arabera, lau langiletik hiruk egin zuten grebarekin bat lehen egunean. Sindikatuek adierazi dute gaurko greba egunean ere parte hartzea "oso zabala" izan dela, eta hainbat eskolatan atzokoa baino "handiagoa", gutxiengo zerbitzuak "gehiegizkoak" izan arren. Kristau Eskolak %16ra jaitsi du gaurko parte hartzea;a euren arabera, atzokoa baino hiru puntu txikiagoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna