EIBAR 0-4 REAL MADRIL

Gehiegi utzi dio Real Madrili

Eibarrek astindua hartu du Ipuruan, lehen zatian eskas jokatu baitu. Kanpoko taldeak hamabi minutuan erabakita utzi du partida. 

Aitor Manterola Garate.
2019ko azaroaren 9a
21:59
Entzun

Eibarrek ez du neurria eman Real Madrilen aurka, eta alde handiarekin galdu du Ipuruan (0-4). Nahi bezala ibiltzen utzi dio lehen zatiko aurreneko ordu erdian, eta, halako erraztasunak izanda, espainiarrek ez dute gupidarik izan. Aurreneko gola Benzeman sartu du, 17. minutuan, eta bigarrena eta hirugarrena penaltiz sartu dituzte Real Madrilekoek: Sergio Ramosek 20. minutuan, eta Benzemak 29.ean. 

Lehen zatiaren amaieran eta bigarrenaren hasieran, Eibarrek itxura hobea eman du, baina Real Madrilek laugarrena ere sartu dio, Valverderen zartako baten bidez, 62. minutuan. Bazen itxaropena berriz lortzeko talde handi horren aurka iaz lorturiko garaipen handia, baina gaur ezinean aritu da Jose Luis Mendilibarren taldea, galduta eta bigun. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.