Eibarrek ez du neurria eman Real Madrilen aurka, eta alde handiarekin galdu du Ipuruan (0-4). Nahi bezala ibiltzen utzi dio lehen zatiko aurreneko ordu erdian, eta, halako erraztasunak izanda, espainiarrek ez dute gupidarik izan. Aurreneko gola Benzeman sartu du, 17. minutuan, eta bigarrena eta hirugarrena penaltiz sartu dituzte Real Madrilekoek: Sergio Ramosek 20. minutuan, eta Benzemak 29.ean.
Lehen zatiaren amaieran eta bigarrenaren hasieran, Eibarrek itxura hobea eman du, baina Real Madrilek laugarrena ere sartu dio, Valverderen zartako baten bidez, 62. minutuan. Bazen itxaropena berriz lortzeko talde handi horren aurka iaz lorturiko garaipen handia, baina gaur ezinean aritu da Jose Luis Mendilibarren taldea, galduta eta bigun.