Albistea entzun

Lan gatazkak

Zortzi greba egunera deitu dute Bizkaiko metalgintzan

Egun osoko lanuzteak egingo dituzte azaroaren 28an eta 29an, eta abenduaren 4an, 5ean, 12an, 13an, 18an eta 19an. Patronalak azken bileretan izandako jarrerari erantzuteko egin dute deialdia.

Sindikatuetako ordezkariak FVEM patronalaren bulegoaren aurrean.
Sindikatuetako ordezkariak FVEM patronalaren bulegoaren aurrean. I. M. E. Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2019ko azaroak 14

Bizkaiko metalgintza ordezkaritza duten zortzi sindikatuek zortzi eguneko greba deialdi bat erregistratu dute Eusko Jaurlaritzan. Azken asteetan Bizkaiko metalgintzako patronalarekin (FVEM) izandako bost bileretan —azkenekoa asteartean izan zen— jasotako erantzunen ondoren erabaki dute deialdia egitea. Horrenbestez, egun osoko lanuzteak egitera deitu dute azaroaren 28rako eta 29rako, eta abenduaren 4, 5, 12, 13, 18 eta 19rako. Aurreko deialdia bost egunekoa izan zen, irailaren 30etik urriaren 4ra artekoa.

Sindikatuek azaldu dutenez (ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, USO eta CNT), azkeneko bilera horietan ia ez da aurrerapausorik izan. Bost arlotako proposamenak eraman zituzten negoziazio mahaira: lan osasunaren ingurukoak, berdintasun planak, bajen elementu erregresiboa atzera botatzea, behin-behinekotasuna eta ABLEi buruzkoak eta sektore azpikontraten subrogazioaren ingurukoak. Jarrerak azken puntu horretan daude urrunen. Enpresa batek beste bat erostean langileekin dituen obligazioak mantendu beharra arautu nahi dute.

Sindikatuek eta FVEMek hamar bilerako egutegia ezarri zuten. Beste hiru daude zehaztuta hurrengo asteetarako, lehen grebaren aurretik. Bizkaiko metalgintzan ez dago lan hitzarmen orokorrik 2011z geroztik, eta egoera horrek 50.000 langileri eragiten die.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zamaketariak eta portuko beste langileak Baionako portua blokeatzen, atzo, Tarnosen. ©PATXI BELTZAIZ

Erretreten erreformaren aurkakoek Baionako portua blokeatu dute

Iker Aranburu

Erretreta gibelatzeko proiektuari buruzko eztabaida astelehenean hasiko da Frantziako Asanblean

LABek  elkarretaratzea egin zuen azaroan, Adegiren egoitzaren atarian. ©Jon Urbe / Foku

Lehen bilera Gipuzkoako metalgintzan

Irune Lasa

Sindikatuek langileen erosahalmena bermatzeko adinako soldata igoerak nahi dituzte.

Urteko azken hiruhilekoan 9.000 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian

Urteko azken hiruhilekoan 9.000 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian

Jokin Sagarzazu

Bereziki zerbitzuen sektorean nabaritu da: 22.700 langile gutxiago daude. Industriak eta eraikuntzak eutsi egin diote, eta enplegua sortzen jarraitu dute.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...