Villabona-Amasan eta Zizurkilen egingo dute 2020ko Kilometroak festa

Urriaren 6an egingo dute, eta eredu berriarekin egingo duten lehen edizioa izango da.

2020ko Kilometroak jaiaren aurkezpena. @KILOMETROAK
2019ko azaroaren 15a
21:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur egin dute, Villabonan, 2020ko Kilometroak festaren aurkezpena. Zubimusu Ikastola arduratuko da antolaketaz, eta Villabona-Amasan eta Zizurkilen egingo dute urriaren 6an. Korri, Punpa, Ttak izango da ekitaldi berriko leloa, eta Pauxa festa animatuko duen pertsonaia. Eredu berriarekin egingo duten lehen edizioa izango da datorren urtekoa. Lau urteko gogoeta prozesuaren ostean erabaki zuten jai txikiagoa eta parte hartzaileagoa baten aldeko apustua egitea. Beraz, Zarautzen egindakoa izan zen orain arteko formula erabiltzen azkena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.