Historia

Euskal Herriak, CIAren arabera

Twitterreko erabiltzaile batek sareetara ekarri du Ameriketako Estatu Batuetako inteligentzia zerbitzuak 1977. urtean eginiko The Basque Lands mapa

'The Basque Lands' mapa
'The Basque Lands' mapa CIA / AEBetako Kongresuko Liburutegia

Edu Lartzanguren -

2019ko azaroak 27

Mikel Agirregabiriak Twitterren jarri du CIA Ameriketako Estatu Batuetako inteligentzia zerbitzuak 1977. urtean Euskal Herriaz eginiko mapa bat.

The Basque Lands mapak «Euskal Eremu Historikoa» erakusteaz gain, informazioa ematen du lurraldeaz: hiri eta herri populatuenak, hiriburu administratiboak, errepideak, trenbideak... AEBetako Kongresuko Liburutegiak atera zuen mapa sekretupetik.

Karta egin izanak erakusten du CIAk frankismoaren amaieran Euskal Herriari buruz zuen interes geopolitikoa.

Baina harremana lehenagotik zetorren. Izan ere, Jose Antonio Agirreren gobernuko kideak urte luzez aritu ziren elkarlanean FBIrekin zein OSSrekin (Office of Strategic Services). Bigarren Mundu Gerran (1942an) sortu zuten OSS erakundea, eta 1945an utzi zuten bertan behera, bi urte geroago CIA eratzeko. Euskal Herriko kolaboratzaile haietako bat izan zen Jesus Galindez, baina larrutik ordaindu zuen. Izan ere, Galindezek Dominikar Errepublikako Rafael Leonidas Trujilloren diktaduraren inguruko tesi bat idatzi zuen 1956. urtean, Columbiako Unibertsitatean doktore bihurtzeko. Urte hartan bertan bahitu zuten, New Yorken, Trujilloren aginduz; Dominikar Errepublikara eraman zuten, eta hil egin zuten. Afera urte luzez ikertu zuen Stuart McKeever abokatuaren arabera, Trujillok CIAko agente bat —John Joseph Frank— kontratatu zuen Galindezen bahiketa antolatzeko.

Erbesteko Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriari buruzko informazioa eman zion CIAri. Rafael Moreno Izquierdo kazetaria AEBetako erakundeen fitxategietan ikertzen ibili zen Al servicio del extranjero. Historia del Servicio Vasco de Información (1936-43) liburua idazteko. «Dozenaka kutxa aurkitu ditugu euskal abertzaleek eginiko txostenekin, Espainia militarki inbaditzeko erabakia hartuz gero balio handia izan zezaketenak», esan zion El Pais egunkariari, 2009an.

Ez da ezagutarazi The Basque Lands mapa CIArentzat lanean ari ziren euskaldunek emaniko informazioarekin egin ote zuten, baina mapak jakin-mina piztu du sarean.

Baiona Euskal Herritik kanpo irudikatzen duela nabarmendu dute batzuek. The Basque Lands pluralean erabiltzea deigarria iruditu zaio Jesus Ibañez EHUko irakasleari. «Batzuetan ere entzun dut hemen Katalunian bezala egin beharko genukeela: Euskal Herriak erabili (Paisos Catalans antzera)».

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Zientziarekiko interesa pizten lagun dezake Twitterrek»

Uxue Rey Gorraiz

74 ikertzailek hartu dute parte bosgarren Txiotesia lehiaketan. Ohi denez, erronka nork bere tesia sei txiotan azaltzea izan da. Gonzalez eta Urkola izendatu dituzte lehiaketako garaile.
Errinozeroaren hortza, gainean espeleotemarekin. Espeleotema aztertuta jakin dute duela 220.000 urtekoa dela gutxienez. ©VIRGINIA MARTINEZ PILLADO / EZEZAGUNA

Sakanako errinozeroa

Jakes Goikoetxea

EHUko ikertzaileek osatutako talde batek ondorioztatu du 1940an Olaztiko Koskobilo aztarnategian aurkitutako errinozero baten arrastoak duela 220.000 urtekoak direla: Erdi Pleistozenokoak. Garai hartako arrasto gehiago daude.
Irune Goñi bakarlari gasteiztarra kantatzen, oraindik eman ez duten <em>Oskola-</em>ren web saio batean. ©OSKOLA

Arrautza atzean uzteko oholtza bat

Iker Tubia

'Oskola' web telebista saioak hain ezagunak ez diren Gasteizko lau musika talderi emanen die ahotsa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna