Euriteak

Bost pertsona hil dira Okzitaniako uholdeetan

Hildakoetako hiru erreskate taldeetako kideak dira; helikopteroan amildu dira

Frantziako Segurtasun Zibileko Eurocopter bat. JEAN-PIERRE BAZARD
2019ko abenduaren 2a
10:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Marseillatik (Okzitania) gertu aurkitu dituzte hilda erreskate zibileko helikoptero bateko eskifaiako hiru kide gaur gauean, Frantziako Barne Arazoetako Ministerioak zabaldu duenez.

Lo Canet dei Mauras herrian dagoen aireportura zihoan helikopteroa, eskualdean gauean gertaturiko uholdeen kalteak ikusteko eta salbamendu lanetan aritzeko. Komunikazioak eten direnean, helikopteroaren bila hasi dira. Goizaldeko 01:30ean topatu dituzte hondakinak eta hildako hiru langileen gorpuzkiak, Lo Rove herriko lurretan.

Igande gauean gogotik egin du euria. Bi pertsona hil dira Var departamenduan. Frejusen, zalditegi baten jabea eraman du urak, eta Saint-Paul-en-Foreten, abeltzain bat atera da abereak etxeratzeko, baina uholdeak harrapatu du autoarekin ibi bat zeharkatzen saiatu denean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.