Hezkuntza

Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak «eskola bakarra» aldarrikatu du

Eskola publikoa «gobernuen jomugan» dagoela salatu du.

Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformako kideen agerraldia.
Igor Susaeta.
2019ko abenduaren 2a
09:39
Entzun

Euskal eskola publikoaz harro! kanpaina aurkeztu dute plataformako kideek, eta Eusko Jaurlaritzari leporatu diote «irakaskuntza pribatuko patronalek» eskatutako hezkuntza legea aurrera eraman nahi duela «hezkuntza publikoko komunitate osoaren oposizioarekin: ikasleen guraso elkarte guztiak eta irakaskuntzako sindikatu guztiak [Steilas, LAB, CCOO]». Plataformaren arabera, «zerbitzu publikoa» kontzeptua du oinarrian lege horrek, eta «bi hizkuntza sareak», nola publikoa hala pribatua, «berdin» finantzatuko ditu, «politika pribatizatzaileetan beste urrats bat eginez». Iruditzen zaio lege horrekin «segregazioa» mantenduko dela.

Euskal eskola publikoaren aldekoek nabarmendu dute publikoa eta pribatua-itunpekoa eredua sistema gauzatu duela Jaurlaritzak, eta horrek ez dizkiela aukera berberak ematen ikasle guztiei. «Beren egoera sozioekonomikoaren, jatorriaren edo erlijioaren arabera bereizi eta jatorrizko ezberdintasunak mantentzen ditu». Pentsatzen dute «integrazioaren aurkako» eredu bat dagoela finkatuta, «gizarte zatiketa eta haustura» bultzatzen dituena eta sare publikoa «baztertzen» duena. «Diskriminatzailea eta segregatzailea da. Hori guztia diru publikoarekin finantzatua».

Plataformakoen esanetan, hezkuntza publikoak bermatzen ditu «hezkuntza integrala eta gizarte kohesioa», eta, horretarako, hezkuntza «inklusiboa, euskalduna, laikoa eta doakoa, aniztasunean eta hezkidetzan konprometitua, berdintasunean eta kalitatean oinarritutakoa» eskaintzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.