Albistea entzun

Greba Ipar Euskal Herrian

Grebak segitzen du Ipar Euskal Herrian

Erretreten erreforma dela-eta, atzo greba orokorra egin dute Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan. Abenduaren 10erako mobilizatzera deitu du intersindikalak.

Trenbideetako langileek manifestazio bat egin dute gaur goizean, Hendaian
Trenbideetako langileek manifestazio bat egin dute gaur goizean, Hendaian Berria Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2019ko abenduak 6

Erretreten erreformen kontrako mobilizazio jendetsua egin zuten atzo Baionan. Frantziako Gobernuak pentsioen sistema aldatu nahi du, sistema bateratu bat egiteko, sailkako abantailak kenduz. Goiz honetan, mugimenduak segitzen du: biltzar orokorra egin dute Hendaian (Lapurdi) trenbideetako langileek. Greba segitzeko prest agertu da gehiengo handia: 76 pertsonetatik 74. Biltzarra burutu eta, manifestazioa egin dute Hendaiako karriketan.

Beste lan arloetan ere greba luzatzea erabaki dute. Miarritzeko (Lapurdi) aireportuan esaterako, hegaldien gehiengoa ezeztatua izan da gaur ere, langileak greban daudelako.

Atzo, Frantziako Ministerioaren arabera 800.000 pertsona jautsi ziren karrikara. Sektore batzuetan, azken hamarkadetako grebalari kopuru handiena izan da. Eta mobilizazioa ez da eten: garraioetako langileek greban segitzen dute: Parisko metroko ibilbide gehienak geldi daude, treinak eta autobusak ere bai. Amazon multinazionaleko langileek greba datorren iganderarte luzatzea erabai dute CGT sindikatuak agiri batean jakinarazi duenez. Irakaskuntza arloan ministeritzaren arabera irakasleen %10ak jarraitzen du greban gaur, atzo %55 zirelarik. Sindikatuek salatu dute Ministerioak ez dituela «grebalari guztiak kontuan hartu». Intersindikalak greba luzatzeko deia egin du eta abenduaren 10a mobilizazio eguna izango dela iragarri du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Berrehun grebalariz osaturiko pikete bat elkartu zen atzo goizean Tubos Reunidosek Trapagaranen duen lantegiaren aurrean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Itsasoa bare dago, oraingoz

Imanol Magro Eizmendi

Lasaitasuna izan da nagusi Bizkaiko metalgintzak aste osorako deituriko grebaren lehen egunean. CCOOren, LABen eta UGTren arabera, %85eko erantzuna izan du, eta jendetza handia bildu da Portugaleteko manifestazioan. Ez dago FVEMekin biltzeko beste hitzordurik.
<b>Trapagarango Amazoneko langileak greban, atzo, biltegiaren sarreran.</b> ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Trapagarango Amazonen, 20.000 pakete baino gehiago banatu gabe

Olatz Silva Rodrigo

Langileek salatu dute enpresak uko egiten diola edonola ere negoziatzeari. Langile guztiek egin dute greba 'cyber monday' egunean
Iñaki Zabaleta, Saioa Urriz eta Imanol Pascual, atzo. ©ELA SINDIKATUA

ELAk salatu du Nafarroako aurrekontuak «legealdiko okerrenak» izango direla

Joxerra Senar

Europako funtsak kenduta, 2023ko aurrekontuak %1,6 baizik ez dira igoko, BPGaren eta KPIaren «oso azpitik». EH Bilduk aurrekontuak «apaindu» izana kritikatu du
Metaleko langileak, goizean goiz, mobilizazioetan bilduta. / ©Marisol Ramirez, Foku

Bizkaiko metalgintzako grebak %85eko erantzuna izan du goizean, antolatzaileen arabera

Imanol Magro - Iker Aranburu

Piketeen goiza Trapagaranen hasi da, Productos Tubularesen, eta ez da langilerik sartu lantegira. Ondoren, bat egin dute Amazoneko logistika zentroko langileen grebarekin

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...