Lan osasuna

Langile ohi bat hil da, amiantoaren eraginez

Legazpiko Patricio Echeverria altzairutegian lan egin zuen, amiantoaren aurkako babes neurririk gabe.

Iker Aranburu.
2019ko abenduaren 6a
15:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Legazpiko Patricio Echeverria altzairutegian (Gipuzkoa) 24 urtez aritutako langile bat hil da, amiantoaren hautsak arnasteak eragindako minbiziaren ondorioz. ELAk azaldu duenez, urtutako altzairua kolatzeaz eta gailuak konpontzeaz arduratzen zen langilea, eta hainbat urtez amiantoa erabili zuten babesteko.  

Donostiako gizarte arloko epaitegiak aitortu zion minbizia lan gaixotasuna zela, eta Cie Automotive eta Sidenor egin zituen arduradun, horiek direlako Patricio Echeverriari jarraipena eman dioten enpresak.

Baina enpresek EAEko Auzitegi Nagusian helegitea jarri zuten, eta hark erabaki bat hartu aurretik hil da langilea. ELAk eskatu die enpresei arduraz jokatzeko eta auzibideak ez luzatzeko, «kaltetuen sufrimendua handitu baizik ez dutelako egiten»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.