Euskal Produktuak

Jogurt naturala, osasunaren oinarri

Goenaga jogurtak A2A2 portzentaje altuko behi esnearekin ekoizten dira.

Goenaga jogurtak kalitate handieneko behi esnearekin egiten dira. GOENAGA
2020ko urtarrilaren 1a
10:05
Entzun

Otordu guztietako izarra postrea izaten da, eta ez haurrentzat bakarrik. Bazkariak eta afariak bukatzeko jakirik osasuntsu eta egokienak fruta eta jogurta dira. Tradizio handikoa da Euskal Herrian postrerako jogurta hartzea, eta ez hori bakarrik, gosaldu eta askaltzeko ere geroz eta gehiago kontsumitzen da. Milaka mota eta markatako jogurtak daude merkatuan, baina denetan onenak modu tradizionalean landu diren eta gehigarririk ez duten jogurt naturalak dira. Goenaga jogurtak kalitate handieneko behi esnearekin eginiko jogurtak dira, etxe guztietan ezinbestekoak eta erabat naturalak. Goenaga familiak jarri zuen martxan enpresa, 1983an. Belaunaldiz belaunaldi, Goenaga sendiak esne ekoizpena landu du, eta egun Euskal Herriko supermerkatu askotan aurki ditzakegun Goenaga produktuak saltzen dituzte. Baserria, familia eta enpresa uztartuta, negozio eredu berrien bila ari da Goenaga. Sortu zen garaiko filosofia berarekin jarraitzen dute lanean, produktuaren kalitatean eta zerbitzuan jarrita indargune nagusiak. Behin jogurtak ekoitzita, banaketa lan guztiak Donostiako Pokopandegi baserritik egiten dituzte, dendaz denda.

Brown Swiss arrazako behien esnearekin egiten dituzte jogurt guztiak; Brown Swiss arrazako behien esnea kalitate proteiko oso altukoa da, eta proteina kalitatea oso garrantzitsua da Goenaga jogurten ekoizpenean. Esne industria Euskal Herrian sartu aurretik, baserri askotan arraza horretako behiak izaten ziren, maneju errazeko behiak baitira. Pokopandegiko behiak inolako transgenikorik gabeko nahasketa lehor batez elikatzen dituzte, eta nahi adina jaten dute lastoarekin batera. Animaliak jezteko robota daukate, eta 24 orduz martxan egoten da, behien beharretara egokitzeko. Robotak behi bakoitzaren informazio guztia jasotzen du, eta, horrela, esnearen trazabilitate guztia kontrolatzen dute. Jogurtaren ekoizpen osoa egiten dute baserrian. Esnea hotz tankeetan biltzen dute, eta bertatik pasteurizagailuetara banatzen dute. Behin esnea pasteurizatuta, esne hartzigarriak nahastu, eta ontziratu egiten dute. Ondoren, labean sartzen dute, 40ÂșCra, eta esne hartzigarriek esnearen azukrea, laktosa harrotzen dute; hala, azido laktiko bihurtu, eta esnea jogurt bilakatzen da. Jogurtaren bakterioek, esne hartzigarriek, hesteetako flora aberasten laguntzen dute, eta, ondorioz, digestioa hobetu egiten dute. Esneak jasaten duen tratamendu bakarra pasteurizazioa da; ez dute homogeneizatzen, ez eta esnea estandarizatzen ere. Azken produktuari ez diote azukrerik ez bestelako gehigarririk nahasten. Laktosari intolerantzia diotenek askoz errazago hartzen dute jogurta esnea baino, laktosa gutxiago duelako eta bakterioak digestioan laguntzen dutelako. Gaur egun, merkatuan dagoen esnea, A1A2 esnea da. Alde txikia dago A2 eta A1 beta kaseina proteinaren artean, baina alde txiki horrek erabat alda dezake proteina horren digestioa. Azken ikerketen arabera, A1 Beta Kaseina proteinaren digestioan BCMF 7 izeneko peptido bat sortzen omen da, eta horrek ondoeza eragin omen dezake pertsona askorengan. Horregatik egin du Goenagak A2A2 esnearen aldeko apustu tinkoa. Egun darabilten esnearen %90 mota horretako esnea da, baina luze gabe %100 izatea lortuko dute.

Sakelakorako aplikazioa

Datorren urteari begira, Goenagan lanean ari dira sakelako telefonorako aplikazio bat garatzen beren bezero diren denda txikiei zerbitzu hobea eman nahian, eta horrek produktu aukera zabalago bat eskaintzeko aukera emango die. Eta, beste hainbat proiekturen artean, beira berrerabiltzeko proiektua ere martxan jartzeko asmoa dute.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.yogurgoenaga.com.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.