Albistea entzun

Literatura

Beltzean idatzitako literatura

Urtarrilaren 20tik 26ra egingo dute, Baztanen, (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astearen seigarren edizioa.

Iñigo Uriz/ Foku
Iñigo UrizFoku Hilbeltza nobela beltzaren astearen aurreko edizioetako irudi bat

Iñigo Astiz -

2019ko abenduak 23

Egonkortuz doa (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea. Zenbait literaturazalek jarri zuten abian, 2014an, Baztanen (Nafarroa), eta seigarren aldia izango du 2020koa. Urtarrilaren 20tik 26ra bitarte, bost eguneko programa bat prestatu dute Iruritan, Anizen, Elizondon, Erratzun eta Amaiurren. Beltzaren kolore guztiak biltzeko antolatu dituzte hitzaldi, aurkezpen, bazkari, ibilaldi, arte erakusketa eta poesia errezitalak.

Iruritako Gure kaiola elkartean hasiko da programa, urtarrilaren 20an; Horace McCoy idazlearen Hobe nuen etxean gelditu liburuari buruz arituko dira solasean Fernando Rey itzultzailearekin. 22an, Jon Mirande idazlearen lanetan oinarritutako Mirande beltza hitzaldia eskainiko du Amaia Elizalde literatura adituak. 24an, berriz, zinema izango da ardatza: Begoña del Tesok Quentin Tarantinoren mesanotxeko liburuak hitzaldia emango du du Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Asteburuko programa

Asteburukoa izango da programarik beteena. Elizondon mahai inguru bat emango dute goizean Jon Alonsok, Maribi Elizaldek eta Eneko bidegainek, Mundua Iturenen pasatu zenekoa izenburupean. Bazkaria ere izango da Erratzuko elkartean, eta liburu aurkezpenak egongo dira bazkalostean. Itsu kolpeka liburua aurkeztuko du Alfontso Gartziandia Lardaskak, eta iaz lortutako (H)ilbeltza Bekari esker itzulitako Patricia Highsmith idazlearen Lardaska lana aurkeztuko du Josu Barambones Zubiria itzultzaileak. Susmagarrien gaua egingo dute ondoren.

Ibilbide literarioa egingo dute igandean, Amaiurren hasita. Itzuli beltza deitu dute proposamena, eta izen nagusiarekin batera jarri dioten azalpen laburrak eman dezake saioaren nondik norakoen berri: Kontrabandisten eleak. Poesia kriminalak errezitalak itxiko du programa, 19:00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Lehenago jarriko da martxan kultur programa, halere. Urtarrilaren 13an zabalduko dute herriko Arizkunenea Kultur Etxean Bereterretxeren khantoria balada klasikoa oinarri hartuta Begoña Durruty ilustratzaileak egindako lana oinarri duen erakusketa. Arizkunen jaio zen margolaria, 1968an, eta Mikel Laboa katedraren laguntza batekin osatu zuen baladari buruzko lana, 2016an; animazio film labur bat egin zuen Laboaren bertsioarekin, eta lan hori izango da erakusketaren muina.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Gartxot komikigileak sortutako <em>Barruan</em> komikiko irudietako bat. ©GARTXOT / ATARAMIÑE

Kartzelak kolpatutako literatura bat

Iñigo Astiz

2002tik 2017ra bitartean kaleratutako liburu kolektiboetako testu hautaketa bat, Jose Mari Sagardui 'Gatza'-ren memoria liburu bat, eta Gartxoten 'Barruan' komikia kaleratu ditu Ataramiñek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...