Lan osasuna

Iberdrola eta beste zenbait enpresa, auzibidean amiantoagatik

Amiantoarekin lan egiteak zituen arriskuez ez ohartarazteagatik, langile batek 320.000 euroko kalte-ordaina eskatzen die, besteak beste, Iberdrola, Petronor eta Repsoli.

Asviamieko kideek egindako elkarretaratzea, gaur Bilbon.
Asviamieko kideek egindako elkarretaratzea, gaur Bilbon. Luis Tejido / EFE

Irune Lasa -

2020ko urtarrilak 7

Pleurako mesioteloma gaitza du E.G.N. beharginak, isolamendu termikoetan lanean ibili zenean urteetan arnastu zituen amianto zuntzek eragindako gaixotasuna. Bere lanaz baliatu ziren enpresak auzibidera eraman ditu beharginak, haiek ez ziotelako ohartarazi amiantoa manipulatzeak zekartzan arriskuez, ezta babesgarririk eman ere. 320.000 euroko kalte-ordaina eskatzen die arrazoi horregatik

Langileak enpresa handiagoentzako aritzen ziren kontratetan egin zuen bere ibilbide profesional guztia, eta kontrata horiek —Atefrisa, Kaefer, Itasa eta Itasa Naval— jada desagertuta daude. Ez, ordea, haien zerbitzuak hartzen zituzten Iberdrola, Petronor, Izar, Repsol eta Unilever. Iberdrolaren Pasaiako eta Santurtziko zentral termikoetan eta Lemoizko zentral nuklearrean aritu zen E.G.N. behargina, tutu eta gordailuak isolatzen; baita Izarren ontzioletan, Unileverren mantentze lanetan eta Petronorren Muskizko findegian ere.

Epaiketa gaur egin da, Bilboko Lan Arloko 1. Epaitegian, eta langileari babesa erakusteko, atarian elkarretaratzea egin dute Asviamie amiantoaren biktimen elkarteko kideek. Asviamieren kontuen arabera, 2019. urtean 30 langile hil ziren amiantoak eragindako gaitzen ondorioz. «Iritsi da unea gobernu berriak eta enpresa handiek konpentsazio funts bat osatzeko, kaltetuek auzitegietan pairatu behar duten sufrimendua amaitzeko, edo gutxienez murrizteko».

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Positibo kopuruak goia jo du Nafarroan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 749 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta nabarmen ugaritu dira Nafarroan: 362 kutsatu detektatu dituzte azken egunean. 501 lagun daude erietxeratuta Hego Euskal Herrian, eta 82 gaixo daude ZIUetan.

Zestoa, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Eraikin publikoak eta tabernak itxi dituzte Zestoan

Berria

28 kasu baieztatu dituzte azken egunetan, eta neurri murriztaileak hartu dituzte agerraldiari aurre egiteko asmoz. Datozen egunetan egoera «kontrolatzea» espero dute.

Iñigo Urkullu omenaldian ©Eusko Jaurlaritza

Koronabirusaren biktimak omendu dituzte Gasteizen

Uxue Rey Gorraiz

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du ekitaldia. Pandemiarengatik hildakoak gogoratu ditu, eta elkartasuna adierazi die familiei. «Elkarrizketa soziala» bultzatu dadin galdegin du, bizikidetza sozialaren berreraikuntzarako.

Sindikatuen eta Sareren elkarretaratzea, presoen egoeraren harira Bilbon. ©Marisol Ramires/FOKU

Hainbat espetxetan komunikazioak eten dituztela salatu dute Sarek eta Etxerat-ek

Maria Ortega Zubiate

Presoek eta haien senideek “garai oso zailak” bizi dituztela adierazi dute bi elkarteek, eta pandemiak “salbuespenezko erregimenaren aplikazioa” areagotzen duela. Positibotzat jo dituzte Eusko Legebiltzarrean eta Espainian espetxe politika aldatzeko egindako adierazpenak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna