Albistea entzun

Lan osasuna

Bi langile hil dira, eta sei dira jada hilak urtea hasi denetik

Gestampeko langile bat hil da auto istripuz, etxera zihoala, eta Lantarongo Braseli enpresan beste bat

Lan istripuak salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudian.
Lan istripuak salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudian. Monika Del Valle / Foku

Irune Lasa -

2020ko urtarrilak 8

Gestamp enpresako 25 urteko gazte bat hil zen atzo goizean, auto istripu batean, Igorren (Bizkaia): Zornotzako (Bizkaia) bere etxera zihoan, Gasteizko Mercedesen jarduna bukatu ondoren.

Miranda Ebron (Burgos, Espainia) beste behargin bat hil zen, Lantarongo Braseli Tubos y Accesoriosen (Araba) ari zela kolpe handi bat hartu ondoren. Mirandako mutualitatean artatzen ari zirela hil zen, istripua izan eta ordu batzuetara.

Bi heriotza horren aurretik, LABek azaldu zuen 2020. urtea hasi denetik beste lau lagun hil direla lanean ari zirela. Honako hauek dira laurak: Gasteizen aldamiotik jausitako behargin bat; Jutsin (Nafarroa Beherea) fardo batek zapalduta hildako laborari bat; abenduaren 28an Bilbon in itinere istripu batean larri zauritu eta urtarrilaren 4an hildakoa; eta, azkenik, larunbatean Bilboko El Corte Inglesen lanean ari zela ondoezik sentitu ondoren hildako 27 urteko P.G.F. langilea.

Azken horri buruz azalpenak eman ditu LABek. «Istripu hori lan karga handiko une batean gertatu zen. Lankideek larrialdietara joateko eskatu zioten, baina lan karga zela-eta bertan geratzea erabaki zuen». LABen arabera, «lan istripu guztien atzean erritmo azkarrak daude, presioak... eta, hainbatean, heriotzak eragiten dituzte. Kasu jakin horretan, oso agerikoa izan da ondorio hori: istripua lanaldi luzatu batean gertatu da, lan zentroa dagoeneko itxita zegoela; hurrengo egunerako denda prestatu behar zuten merkealdirako».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua, atzo. ©IREKIA

Jaurlaritzak bete egingo du langile publikoentzako Madrilen igoera: %2,5

Xabier Martin Maddi Iztueta Olano

Nafarroako Gobernua soldatak %3ko igota ari da prestatzen aurrekontuak. ELAk eta LABek ez dute onartzen Espainiako Gobernuaren «murrizketa» eta Hegoaldeko gobernuen «antzerkia»
Ursula Von der Leyen, Europako Batzordeko presidentea, astazken honetan. ©S. Lecocq (Efe)

Errusiako petrolioaren prezioa mugatzea proposatu du Bruselak

Jokin Sagarzazu

EBko ontziek ezingo lukete hortik gora saldu Batasunetik kanpoko herrialdeetan. Errusiako enpresa estataletetako administrazio kontseiluetan partea hartzea debekatu nahi du.

Igor Arroyo LABeko idazkari nagusia Bilbon emaniko hitzaldian. ©Monika Del Valle

LABek ordezkari gehien duten sindikatuetan bigarrena izan nahi du ekainerako

Imanol Magro Eizmendi

‘Zurekin bagara’ lelopean ekingo dio hauteskunde sindikalen epe trinkoari, gorako joerari eutsi eta CCOO pasatzeko asmoz

Mercedesek Gasteizen duen lantegiko sarrera nagusia. ©Raul Bogajo / FOKU

Mercedesek ibilgailu elektriko bat ekoitziko du gutxienez Gasteizen

Imanol Magro Eizmendi

2025aren hasieran hasiko da harekin. Ziurtzat jo daiteke 1.200 milioi euroko inbertsioa iritsiko dela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...