Saskibaloia

Gernika-Araski Espainiako Kopako final-laurdenetan

Txapelketa Salamancan jokatuko da, eta bi euskal taldeen arteko norgehiagoka martxoaren 5ean izango da, 18:00etan. Irabazten duenak Perfumerias Avenida-Ensino kanporaketako garailea izango du aurkari final-erdietan.

Araskiren eta Gernikaren arteko norgehiagoka.
Araskiren eta Gernikaren arteko norgehiagoka. Juanan Ruiz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2020ko urtarrilak 14

Bi dira Espainiako Kopako azken fasean izango diren euskal taldeak: Lointek Gernika Bizkaia eta RPK Araski. Salamancan jokatuko da txapelketa, eta zozketak hala erabakita, elkarren aurka ariko dira final-laurdenetan. Martxoaren 5etik 8ra jokatuko da txapelketa, eta derbia izango da jokatuko den lehen neurketa. Martxoaren 5ean izango da, 18:00etan. Partida irabazten duenak, Perfurmerias Aenida-Ensino kanporaketako garaileari egin beharko dio aurre final-erdietan. Norgehiagoka hori martxoaren 7an jokatuko da, 13:00etan.

Bai Lointek Gernika, baita RPK Araski ere denboraldi aparta egiten ari dira, beraz, partida parekatua espero da. Mario Lopezen taldea laugarren da Ligan, eta garaipenera baino ez ditu Girona eta Perfumerias lehen sailkatuak. Bizkaitarrek 12 partida irabazi dituzte, eta lau galdu. Europan, berriz, klubaren historian beste mugarri bat ezarri dute Eurokopako final-hamaseirenetarako sailkatuz.

Araski, berriz, sasoiko ezusteetako bat izaten ari da. Denboraldiro bezala, mailari eusteko helburuarekin ekin zioten Ligari. Baina lehen itzuli bikaina egin zuten, talde joko serio bat oinarri hartuta. Horrek koparako sailkapena eman zien, eta ezustea eman asmoz joango dira Salamancara.

Ligan elkarren aurka jokatutako partidan Gernikak aise nagusitu zen. 50-69 azpiratu zuen Araski Mendizorrotzan. Nogaye Lo Gernikako jokalaria izan zen partidako onena. 22 puntu sartu zituen.

 

Hauek dira Espainiako Kopako  final-laurdenetako kanporaketa zehatzak

Lointek Gernika-RPK Araski

Perfumerias-Ensino

Valentzia Basket-Ciudad La Laguna

GIrona-Cadi la Seu

 

 

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Lasarte-Oriako klasururako konbentua itxita, gaur. ©Javier Etxezarreta / EFE

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute

Berria

Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.

Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita zientzialariak gaineratu du gaitzak “arazo bat” izaten jarraitzen duela. ©Gorka Rubio / FOKU

Bengoak uste du egoera «larria» dela

Aloña Beraza Peña

Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. ©Gorka Rubio/FOKU

Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna