Bi dira Espainiako Kopako azken fasean izango diren euskal taldeak: Lointek Gernika Bizkaia eta RPK Araski. Salamancan jokatuko da txapelketa, eta zozketak hala erabakita, elkarren aurka ariko dira final-laurdenetan. Martxoaren 5etik 8ra jokatuko da txapelketa, eta derbia izango da jokatuko den lehen neurketa. Martxoaren 5ean izango da, 18:00etan. Partida irabazten duenak, Perfurmerias Aenida-Ensino kanporaketako garaileari egin beharko dio aurre final-erdietan. Norgehiagoka hori martxoaren 7an jokatuko da, 13:00etan.
Bai Lointek Gernika, baita RPK Araski ere denboraldi aparta egiten ari dira, beraz, partida parekatua espero da. Mario Lopezen taldea laugarren da Ligan, eta garaipenera baino ez ditu Girona eta Perfumerias lehen sailkatuak. Bizkaitarrek 12 partida irabazi dituzte, eta lau galdu. Europan, berriz, klubaren historian beste mugarri bat ezarri dute Eurokopako final-hamaseirenetarako sailkatuz.
Araski, berriz, sasoiko ezusteetako bat izaten ari da. Denboraldiro bezala, mailari eusteko helburuarekin ekin zioten Ligari. Baina lehen itzuli bikaina egin zuten, talde joko serio bat oinarri hartuta. Horrek koparako sailkapena eman zien, eta ezustea eman asmoz joango dira Salamancara.
Ligan elkarren aurka jokatutako partidan Gernikak aise nagusitu zen. 50-69 azpiratu zuen Araski Mendizorrotzan. Nogaye Lo Gernikako jokalaria izan zen partidako onena. 22 puntu sartu zituen.
Hauek dira Espainiako Kopako final-laurdenetako kanporaketa zehatzak
Lointek Gernika-RPK Araski
Perfumerias-Ensino
Valentzia Basket-Ciudad La Laguna
GIrona-Cadi la Seu