Albistea entzun

Greba orokorra

Lander Martinezek ez du bat egingo greba deialdiarekin

Martinezek salatu du «hauteskunde asmoak» daudela mobilizazioen atzean, eta deitzaileei leporatu die Espainiako Gobernu berriari «konfiantza tarterik» ez ematea.

Martinez, bere alderdiko ekitaldi batean
Martinez, bere alderdiko ekitaldi batean / Aritz Loiola (Foku) Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko urtarrilak 16

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak ez du greba egingo urtarrilaren 30ean. «Kezkatuta» agertu da; haren ustez, «sektore batzuek» mobilizazio hori erabili nahi dutelako «hauteskunde asmoekin». Berak lanuzterik egingo ez duen arren, adierazi du alderdiko militanteak «aske» direla bat egiteko edo bat ez egiteko.

Martinezek adierazi du ez duela argi Euskal Herriko Gutun Sozialak —besteak beste, ELA eta LAB sindikatuek— zeinen aurka deitu duen greba: Eusko Jaurlaritzaren aurka, Espainiako Gobernuaren aurka, ala bien aurka. Baina aldarrikapenak zeintzuk diren ikusita, uste du Madrilgo gobernuaren kontrakoa dela.

Deitzaileei leporatu die «konfiantza tarterik» ez ematea PSOEren eta Unidas Podemosen arteko koalizio gobernuari. «Greba honetan egiten diren aldarrikapenik gehienak estatuaren eskumenekoak dira, eta oraindik ezin izan dugu ikusi zein izango den gobernuaren jarrera gai horietan».

Greba deialdiko aldarrikapenen artean, pentsioen igoera azaltzen da, eta, Martinezek azpimarratu duenez, «hain justu», Pedro Sanchezen gobernuak hartu duen lehen erabakia izan da horiek %0,9 igotzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nord Stream 1 gasbidea, Alemanian sartzen den lekuan. ©STEFAN SAUER / EFE

Berlinek eta Moskuk «sabotajetzat» jo dituzte Nord Streameko isuriak

JokinSagarzazu

Gertakariak ez du eraginik izango Europarako gas horniduran, gaur egun bi gasbideak ez baitaude martxan. Danimarkako Gobernuak energia alorreko larrialdia ezarri du herrialdean
Mahats bilketa betean ari dira egunotan Bastidan. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Lehortearen uztak bilketa astuna dakar

X. Martin

Eguraldi lehorrak %20 inguru apalduko du 2022ko uzta Arabako Errioxan. Mahats aleak txikiak dira, eta azidotasun apala dute. Litekeena da horrek urteko ardoen kalitatean eragitea, baina egurrerako gordetzen den zukua ez du zertan hondatu. Bastidako kooperatiban buru-belarri dabiltza jadanik mahats bilketan.
Arabako Mahastiak ez da aurten hasiko, «baimena ez delako garaiz iritsi»

Arabako Mahastiak ez da aurten hasiko, «baimena ez delako garaiz iritsi»

Xabier Martin

Mahats bilketa betean dira jadanik Arabako Errioxan, eta sor-marka berria abiarazteko prest daudenek onartu dute beren ardoak Errioxako izenean jarraituko duela aurten
Hauteskunde sindikaletarako ELAren kanpainaren aurkezpena. Erdian, Mitxel Lakuntza idazkari nagusia. ©BERRIA

Sindikatuek ordezkarien erdiak izango dituzte jokoan ekainera bitarte

Imanol Magro Eizmendi

Hurrengo bederatzi hilabeteetan hauteskunde sindikalak abiatuko dituzte Hego Euskal Herriko lantoki handietako gehienetan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...