Noiz sortua: 2020-01-28 11:48:06

Iritzia

Lehendakari jauna: atea itxi diguzu, baina kalean ikusiko gaituzu

 
Mitxel Lakuntza. /
Mitxel Lakuntza. / Gorka Rubio/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Mitxel Lakuntza -

2020ko urtarrilak 28

Lehendakari jauna:

Badirudi, iritziz aldatu ezean, datozen egunotan elkartzea ezinezkoa izango dela. Egunotan edo hiletan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunari zuzendu diozun gutunari erreparatuz gero.

Zurekin egoteko gogoz geunden; uste dugu elkarrizketa, urtarrilaren 30eko grebara deitzeko izan ditugun arrazoiak azaltzeko aukera, berez urrats positiboa izan zitekeela. Ez gatoz bat zure erabakiarekin; izan ere, uste dugu horretan datzala demokrazia, alegia, entzutea herri honetako eliteak osatzen ez dituztenei ere, kaleko jendeari, oraindik ere euskal oasiko palmondo ederrak eta laku urdinak ikusteko aukerarik izan ez duten langileei.

Gustuz azalduko genizukeen duela zenbait hilabete pozarren hartu genuela pentsiodunen aldetik euren borrokarekin bat egiteko eskaria; euren borrokarekin bat egiteko eskatu ziguten. Prentsaren bidez ezagunak izango dituzu, noski; ez dute astelehen batean ere huts egiten. Herri honentzako harro egoteko modukoa da; nekagaitzak dira, beti gogoratzen baitigute besteak beste zure gobernuak gutxieneko pentsioak osa ditzakeela.

«1.080 euro», aldarrikatzen dute astelehenero; agian gogoan izango duzu 70.000 sinadura bildu zituztela herritar ekimen legegile baten alde, EAJ zure alderdiak baztertu zuena. Pentsiodunen plataformak ez zuen lortu HEL hura legez babesterik, baina bai Eusko Legebiltzarreko legelariek argi ebaztea Jaurlaritzak baduela honetarako eskumenik. Beraz, egin daiteke, baina zuk ez daukazu horretarako borondaterik.

Pentsiodunek kontatu digute, halaber, Madrilgo gobernu berriak ez dituela bere programak haien aldarrikapenak jaso, KPIaren arabera eguneratzea izan ezik (haatik, hau dagoeneko erabakita zegoen, baina Kongresuan ez zen onartzera iritsi). Ondo dakite gobernuak hori egin badu izan dela pentsiodunek kalean presioa eragin dutelako.

Zurekin solastatzeko gogoz ere bageunden, nork bere pentsamoldea izanagatik egia esatea ezinbestekoa baita; horregatik, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuneko ordezkaritzari bilera ukatzeko igorri diguzun gutunean ez zeuden zure iruzkinak; besterik gabe, ez da egia esaten.

Solasaldi labur baten buruan zure baieztapenak zuzentzeko aukera izango zenukeen. Urkullu jauna, gogoratu nahiko genizukeen grebarekin gure herriko pertsonen bizi-baldintzak hobetu nahi ditugula ere, eta horretarako lan baldintzak ere hobetu behar direla. Ezin baita ahaztu bertoko enplegu-emailerik handiena zeu zarela.

Milaka langile publiko ari da oraindik murrizketak pairatzen; Estatuko aldi baterako enplegu tasarik handiena dugu (langile batzuk 20 urtetik gora daramate aldi baterako kontratuekin), eta gero eta behargin azpikontratatu gehiago; zure gobernuak ez die bermatu nahi hitzarmen bat eta 1.200 euroko gutxieneko soldata. Beraz, lehendakari jauna, itxuraz greba honek badu zerikusirik zure gobernuaren eskumenekin.  

Beraz, Urkullu jauna, Nafarroako Lehendakariarekin egingo dugu bilera. Eta desadostasunak gorabehera, eskertu egingo diogu bere borondatea. Gure arrazoiak azalduko dizkiogu; hemen pobrezia hedatzen den artean, pentsioak urritu, ezberdintasuna eta soldata arrakala areagotu... arazo horiek guztiak salatuko ditugu, baina baita konpontzen saiatu ere, aldaketak kalean hasten baitira.

Gogoratu nahi dizut Pablo Iglesias presidenteordeak bere kargua hartu zuen egunean esandakoa: "Herri-mugimenduek presioa eragin behar digute eta kritika egin; bultza egingo gaituzte joan nahi dugun puntutik haratago iristeko".

Adierazpen politiko polita; nahiko genuke Elkarrekin Podemoseko bere kideek aintzat hartzea, grebari kargu hartu ordez; baita UGTk eta CCOOek ere, horrela ez bailirateke geratuko gobernu batek jarritako langaren azpitik. Sindikatu hauek oso oker daude uste badute horrela, ezer egin gabe eta zer etorriko den esperoan, Gobernu honi laguntza ematen diotela eta politikak benetan alda daitezkeela.

Lehendakari jauna, badakit ezin dizudala eskatu Pablo Iglesiasen hitz horiek zure egitea; argi dago oso nekez onar dezakezula herri-mugimenduen eginkizuna eta demokrazia bizkorrago bat izateko egin dezaketen ekarpena. Halere, eskatuko nizuke jendarte honetako zati handi bati entzuteko eta goitik behera begiratzeko jarrera alde batera uzteko; bestela, finean soilik arrazoi guztia ematen dizutenekin izaten dira harremanak, eta hori ez da osasuntsua, ez eta demokratikoa ere.

Horrenbestez, Urkullu lehendakaria, espero dut zure erabakiaz hausnartuko duzula; bitartean hilaren 30ean gure berri izango duzu. Ziurrenik, harritu egingo zara mobilizazioetan hainbeste jende ikusita; herri honetako baliorik handienetakoa dira, zuk ikusi nahi ez baduzu ere: pentsiodunak, feministak, sindikalistak, dagoeneko prekaritatea ezagutzen duten gazteak, aktibista sozialak... Protagonista izatea ezinbestekoa dela uste duten emakume eta gizonak, bizimodu hobearen defentsan bat egin dutenak.

Bitartean, kalean ikusiko gaituzu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.944 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 846 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.601 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Diputatuak saioren hasieran, minutu bateko isilunean. / ©Mariscal, EFE

Espainia "berreraikitzeko" bilera batera deitu ditu Sanchezek alderdiak eta eragileak

Berria

EAJk iragarri du bilera horretan egongo dela. EH Bildu, berriz, ez da joango. Konfinamenduan apirilaren 26ra arte luzatu dute Hegoaldean.

Gasteizko farmazia bat. / ©Endika Portillo, Foku

Bigarren egun beltzena izan da atzokoa hildako kopuruari dagokionez

Ekhi Erremundegi Beloki - Ane Eslava

Gutxienez 59 pertsona hil dira Euskal Herrian azken 24 orduetan koronabirusak jota. 900 hildakoen langa gainditu da. 462 positibo gehiago atzeman dituzte Hegoaldean, eta 59 pertsona hil dira.

Bereziki adinekoei eragiten die koronabirusak: hilkortasuna bikoiztu baino gehiago egin zaie. ©J. FONTANEDA / FOKU

Hilkortasuna bikoiztu egin da gaitzaren goraldian

Garikoitz Goikoetxea

Hiru asteotan goia jo dute heriotzek, eta estatistiketan iragarri baino %89 herritar gehiago zendu dira: 938 espero, eta 1.774 hil. Datuek agerian jarri dute uste baino jende gehiago hil dela COVID-19arekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna