Musika

Greba deialdiagatik, EOSek egun bat aurreratu du ostegunean Donostian ematekoa zen kontzertua

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bihar egingo du 'Lurra' programaren bigarren kontzertua, Kursaaleko auditoriumean.

Joan den astean aurkeztu zuen EOSek abonu denboraldiko programa. JON URBE / FOKU
Berria
2020ko urtarrilaren 28a
11:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Ostegunerako greba orokorrerako deialdia dagoela eta, egun horretarako Donostian programatua zuen kontzertua egun bat aurreratzea erabaki du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak. Horrenbestez, Lurra deituriko programa bihar oholtzaratuko du EOSek, leku eta ordu berean: Kursaaleko auditoriumean, 20:00etan.

Abonamendu denboraldiko programa hori Donostian eta Bilbon taularatu zuen orkestrak joan den astean, eta, aste honetan, biharko kontzertuaz gain, beste emanaldi bat ere badu programatua, ostiralerako, Gasteizen.

Programa horretan, Gustav Mahlerren Lurraren kanta da obra nagusia, eta, aurretik, Maurice Ravelen bi orkestra lanek osatzen dute egitaraua: Une barque sur l'océan eta La Valse. Robert Treviñok zuzenduko du orkestra, eta kontzertuetan ariko dira, halaber, Jennifer Johnston mezzosopranoa eta Corby Welch tenorra. Programari buruzko informazio guztia hemen aurkitu daiteke.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.