Albistea entzun

Bihar ere kalera, gazteon oraina borrokatzera!

 
Gazte mugimenduek bat egi zuten Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak biharko deitutako greba orokorrarekin.
Gazte mugimenduek bat egi zuten Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak biharko deitutako greba orokorrarekin. Monika del Valle / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iratxe Delgado Arribas (Ernaiko kidea) -

2020ko urtarrilak 29 09:49

Urteak pasatu dira azken greba orokorretik, baina hori ez da izan egoerak hobera egin duelako: prekaritatearen normalizazioan sakontzen ari den sistema kapitalista heteropatriarkala egiturazko krisia bizitzen ari da. Aberastasunaren birbanaketaren iruzurra agerian geratzen ari da, gizartearen %99aren kaltetan. Desberdintasun sozialak gero eta handiagoak dira, eta ezagunak zaizkigu miseriaren adibiderik gordinenak diren prekaritate egoerak. Gazteon soldatak %21 jaitsi dira, baina aberatsenen soldatak %10 igo dira; enplegua lortuta ere, gazte asko pobrezia mugaren azpitik bizi gara. Emantzipatzeko batez besteko adina 30 urte da, nahiz eta gehienok dezente lehenago nahiko genukeen (24 urterekin, ikerketen arabera); gure diru-sarreren %60tik gora bideratu behar izaten dugu etxebizitza ordaintzeko, esaterako. Horri guztiari gehitzen zaio lehiakortasunean oinarritutako harreman eredu kontsumista eta kapitalista. Arrazoiak, beraz, soberan ditugu bihar protesta egiteko. Gure miseriaren erantzuleak seinalatu eta Euskal Herrian bizitzearen aldeko aldarriz beteko ditugu kaleak.

Euskal oasian prekaritateari alfonbra gorria jartzen dioten horiek, patronala eta herritarren %1arekin lerratu dira berriro ere. Sabin Etxetik mugimendu sozialak eta langile borrokaren aurka esandakoek eta egindakoek argi uzten dute greba orokorrerako deialdia gai izan dela euskal burgesia urduritzeko eta jeltzaleen statu quoa zalantzan jartzeko. EAJ ez da sekula greba orokor baten alde egongo, prekaritatea banatu eta langileak esplotatzen dituenaren ordezkari politikoa delako. Espainolismoaren argudiaketa ere bere egin du EAJk, pentsiodunen mugimendua zatitzeko saiakerak eta Podemosen posizio politikoa hauspotzeko ahaleginak Teleberri saioaren eguneroko ogi izan dira azken asteetan.

Zorionez, Euskal Herrian —batzuek Andaluziatik hemengo agintarien hitzen aurka argi ikusten duten bezala— bada ehun sozial nahikoa antolatua eta hamaika aldarrikapenekin ulertzen duena borroka eremuak mila eta bat direla. EAJrekin aurrekontu-akordioa sinatzeak eta Espainian X gobernu egoteak ez du egiturazkoa den kapitalaren diktaduraren eta prekaritatearen normalizazioa ekidingo. Testuinguruak eskatzen du hemen eta han piztutako borroka sektorialak duintasunaren txapelpean kokatzea. Herri gisa ekitea; izan ere, hori da Podemosi gustatzen ez zaiona, Euskal Herrian sustraitutako mugimendu politiko eta sozialak erritmo eta aldarrikapen propioak izatea. Burujabetza da, finean, langile eta herri sektoreen askapen eta emantzipaziorako giltzarria.

Greba «politikoa» dela salatu dute, eta berau irain gisa erabili. Nola ez da, ba, greba bat ekintza politiko bat izango? Batzuek uste dute politika poltronan eserita garatzen den praktika dela. Demokrazia bera modu pribatiboan ulertzearen ondorioak direla uste dugu guk. Eredu neoliberala zalantzan jartzera datozen olatu sozialak politika egiten dute, eta, kasu honetan, borroka tresnarik eraginkorrena greba dela ulertu. Honela, azken urteetan ehuntzen eta elkarrekin borrokan aritu garen mugimendu eta aldarriak era kolektiboan borrokatzeko ezinbesteko tresna da. Mahai gainean kolpe bat eman, eta aurrera urrats garrantzitsu bat ematekoa. Greba komiteetatik hasi eta Gazte Aldarrikapen Taularen sorrera egitasmora, bat egiterako eta sistema beraren eraldaketarako indarrak batuko dituen mugimendu baten osaketan laguntzeko oinarria izatea nahiko genuke aukera hau.

Txinaurri lana, desburokratizazioa eta herritarren protagonismoa, elementu horien baturan dago greba orokorra arrakastatsu egingo duen formula. Bihar arte gazte, kalean egingo dugu bat eta kaleak egingo gaitu bat!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

M-28ko hauteskundeak: pentsatu beharreko zerbait

Sabino Cuadra Lasarte - Abokatua

Bilera ofizialak, pasabideko bilerak, komunikabideetako azalaren bilatze larria, alkatetza eta presidentetza aunitzi buruzko ezbaia... zurrunbilo horretan murgildurik gara, eta, horrenbertze ahotsen artean, zenbait gai garrantzizko ari dira urtzen. Ez dut erraten bertze batzuk baino garrantzitsuagoak direnik. Bai, ordea, hausnarketarako xede izan beharko liratekeela.

Gorrotoa heriotza mota bat da
'Don't Say Period'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...