Noiz sortua: 2020-02-04 12:03:30

Indarkeria matxista

Bi ikasle atxilotu dituzte Donibane Garazin, bi ikaskideren bortxaketa salaketa dela eta

Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, Marc Marie prokuradoreak baieztatu du salaketa, eta jendarmeria ari da afera ikertzen.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Baionan.
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Baionan. Gaizka Iroz Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko otsailak 4

Bortxatuak izan direla salatu dute Donibane Garaziko (Nafarroa Behera) lizeoko bi ikaslek, Euskal Irratiek gaur goizean jakinarazi dutenez. Marc Marie Baionako prokuradoreak baieztatu du salaketa jarria izan dela, baina ez du aferari buruzko xehetasunik eman nahi izan. Donibane Garaziko jendarmeriaren esku dago ikerketa.

Euskal Irratiek sare sozialetan zabaldu dutenez, adingabeak dira salaketa eman duten bi neskak. Joan den ostegunean bi mutil atxilotu zituzten —lizeoko ikasleak horiek ere—, salaketa dela eta, baina aske utziak izan dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna