Noiz sortua: 2020-02-04 17:16:40

ingurumena

Azken otsoetako bat hiltzeko baimena eman du Arabako Foru Aldundiak

Otsoa hiltzeko zain egoteko aukera izango dute ehiztariek hamalau egunean. Euskadiko Otso taldeak Ingurumen Fiskaltzara joko du. Egun, otso bat edo bi daude Araban.

Otsoak, artxiboko irudi batean
Otsoak, artxiboko irudi batean Ana Retamero / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2020ko otsailak 4

Ehiztariek Arabako Foru Aldundiaren hamalau eguneko baimena dute zain egoteko eta otsoa bertatik pasatzen bada hiltzeko. Equo Berdeak alderdiak «Arabako azken otsoa» ez hiltzeko eskatu du, «bioaniztasunaren kontrako atentatua» dela iritzita. Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak esan duenez, ez dakite zehazki azken otsoa den, baina gehienez ere bi daudela ziurtatu du. Azaldu du ehiztariek luza daitekeen hamalau eguneko baimen bat daukatela otsoa ager daitekeen lekuetan zain egon eta hura hiltzeko. Hori eragotzi nahian, Ingurumen Fiskaltzara joko du Euskadiko Otso taldeak.

Gonzalez, berriz, otsoaren ehizaren alde agertu da, «nekazaritza estentsiboaren aldeko apustua» egiten duelako. «Egoerak okerrera egin du, eramanezina izateraino, eta nekazarien bizimodua baldintzatzen du», nabarmendu du. Ahaldun nagusiak eman dituen datuen arabera, otsoak 153 animalia hil, 78 zauritu eta 67 desagerrarazi ditu 2019an.

Equo Berdeak alderdiak behin eta berriz eskatu du otsoa babestu behar dela dioten eremu zientifikoko ahotsei entzuteko, espezie horrek laguntza ematen duelako «ekologiaren oreka, euskal ondare naturala eta kulturala eta bioaniztasuna» mantentzeko.

Arabako ahaldun nagusiak esan du Otsoaren Kudeaketa Planak ehiza baimentzen duela, aurretik hartutako neurriek ez dutelako eraginik izan. Euskadiko Otso taldea ez dago ados horrekin. Esan dutenez, taldeak esku artean du «otsoa ezabatzea» justifikatzen duen txostena, eta, bertan, ageri da nekazariek neurriak hartu dituztela otsoarengandik babesteko, baina ez dira zehazten zein diren. Talde horrek dioenez, txostenak dio ustiapen batzuetan hamar eraso baino gehiago egin dituela otsoak, baina hori ez dela posible esan dute taldekideek: «Ezinezkoa da otso batek hainbeste kalte eragitea mastin txakurrak –aldundiaren arabera hori da metodo eraginkorrena– dituen ustiategi batean».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

 ©Berria

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.066 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 737 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 3.948 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Pertsona bat zebrabidea gurutzatzen, Iruñean. ©Iñigo Uriz / Foku

Alokairu turistikoak, debekatuta Lapurdiko kostaldean

Berria

Munduan 70.000 lagun inguru hil dira COVID-19 eritasunaren eraginez, eta atzemandako kasuak ia 1,3 milioi dira; joan den ostegunean, milioi bat ziren. AEBak eta, bereziki, New York dira pandemiaren epizentro berria. AEBetan, 337.000 positibo baino gehiago baieztatu dira, eta 9.600 lagun hil.. 

Irrintzi konpartsako erraldoiak, Boiseko Basque Blocken, 2015eko Jaialdian ©Urtzi Urrutikoetxea

Diasporako euskal jairik handiena bertan behera utzi dute

Edu Lartzanguren

Boiseko Jaialdi festibala bost urtetik behin egiten dute, eta aurtengo uztailerako zegoen programatuta. Azkenean, 2021eko uztailaren 27tik abuztuaren 1era egitea erabaki dute, "ardurak eraginda".

EGA Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko probak. ©Andoni Canellada / Foku

Jaurlaritzak udazkenera arte atzeratuko ditu hizkuntza maila egiaztatzeko probak

Jon O. Urain

Indarrik gabe utzi du maiatzaren 9rako aurreikusitako proba idatzia, eta urrian egingo du. Onartutako eskabideak kontuan hartuko dira bigarren deialdi horretarako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna