Albistea entzun

Aeronautika

Airbusek 1.362 milioiren galerak izan zituen iaz

Konpainiak iazko urteko emaitzen berri eman du: hegazkin komertzialen negozioa %32 handitu du, Boeing arerio zuzenaren krisia dela eta. Datorren urterako ez du hazkunderik aurreikusten hegazkingintzaren sektorean.

Airbuseko presidente Guillaume Faury eta konpainiaren finantzen buru Dominik Asam, ostegun honetan Tolosan (Okzitania) eginiko agerraldian
Airbuseko presidente Guillaume Faury eta konpainiaren finantzen buru Dominik Asam, ostegun honetan Tolosan (Okzitania) eginiko agerraldian Guillaume Horcajuelo (Efe) Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2020ko otsailak 13 16:44

Duela bi urte 3.000 milioi euroren irabaziak izan eta gero, Airbus Europako aeronautika partzuergoak 1.362 milioi euro galdu zituen iaz. Bereziki bi kontuk eragin dute galera: prozesu judizialak saihesteko ezarritako zigorrek eta A400M garraio militarreko hegazkinak eragindako gastuek. Konpainiak iazko emaitzen berri eman du ostegun honetan, Tolosan (Okzitania) duen egoitza nagusian.

Airbusek ia 3.600 milioi euro ordaindu behar izan zituen iaz, kontratuak lortzeko komisioak ordaintzen edo agintzen zituzten bitartekariak erabiltzeagatik jarritako salaketek aurrera egin ez zezaten —guztira, 5.607 milioi ordaindu behar izan ditu horregatik—.

Halaber, Sevillan (Espainia) ekoizten duen garraio militarrerako hegazkinaren hornidura berriak 1.200 milioi euroren galerak eragin dizkio, eta programa hori abiatu zuenetik, guztira, 10.000 milioi euro inguru. Airbusek azaldu duenez, hegazkin hori esportatzeko aukera «gero eta zailagoa» da, eta Saudi Arabiari saltzeko debekuak kolokan jarri ditu etorkizuneko entregen aurreikuspenak. Iaz 14 unitate entregatu zituen.

Hegazkin komertzial gehiago

Orokorrean, hegazkin horren produkzioa % 40 jaitsi da; aldiz, % 32 hazi zen iaz hegazkin komertzialen negozioa (6.358 milioi), eta %11 helikopteroena (422 milioi).

Airbusek 863 hegazkin komertzial entregatu zituen iaz (800, 2018an). Aldi berean, konpainiak 81.200 milioi euroren eskaerak jaso zituen, 2018an baino 55.500 milioi gehiago. Horrek lotura du Airbusek lineako hegazkinetan duen merkataritza martxa onarekin, Boeing, AEBetako aurkaria , bere historiako garairik okerrenean dagoen honetan —horrek, halaber, tentsioa sortu du Trumpen gobernuaren eta Europako agintarien artean—.

Horiek hala, 6.946 milioi euroko mozkin operatibo garbia lortu zuen iaz konpainiak. 3.509 milioi euroko kutxako fluxu librea du, eta zuzendaritzak dibidendu bat banatuko du akziodunen artean (1,80 euro akzio bakoitzeko), iazkoa baino% 9 handiagoa.

Konpainiako hipotesia da datorren urtean ez direla nabarmen aldatuko aire trafikoaren hazkunde aurreikuspenak. 2020an 880 hegazkin komertzial inguru entregatzeko asmoa du, eta horrek 7.500 milioi euroko mozkin operatibo garbia eta 4.000 milioi inguruko kutxa fluxua ekarriko lioke.

Quebecekiko akordioa

Airbusek eta Quebeceko Gobernuak ostegun honetan iragarri dute Kanadako Bombardier enpresak A220 hegazkinaren programan zuen partaidetza (%30) erosi dutela. Horren trukean, Bombardierrek 591 milioi dolar jasoko ditu. Europako taldeak 2018ko uztailetik zuen modelo horren kontrola. Orain, Airbusek% 75eko parte hartzea izango du, eta Quebeceko Gobernuak, berriz, % 25ekoa.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Mecanerreko grebalariek Urdulizen egin duten mobilizazioa. ©Oskar Matxin / FOKU

Langile guztiek bat egin dute Mecanerreko grebarekin

Iraia Vieira Gil - Iñaut Matauko Rada

Stellantis taldeak Urdulizko (Bizkaia) planta itxi eta 148 langile kaleratu nahi ditu. Sindikatuen arabera, lantegian etenda dago ekoizpena, eta ez da fabrikako langilerik ekoizpen lerroetan.

Hegoaldeko esportazioek behera egiten jarraitzen dute

Hegoaldeko esportazioek behera egiten jarraitzen dute

Iñaut Matauko Rada

Ekainetik uztailera %17 murriztu dira esportazioak Hego Euskal Herrian, laugarren hilabetez segidan. Energiaren eskaria txikitzeak bultzatu du batez ere merkataritzaren beherakada.

Behi saldo bat, artxiboko irudian. ©Guillaume Fauveau

Kabalei odol galtzeak eragiten dizkien gaitz baten bi kasu atzeman dituzte Iparraldean

Oihana Teyseyre Koskarat

Ardiek, behiek eta ahuntzek biltzen ahal dute gaitz hori: odol galtzeak eragiten dituen eritasun epizootiko bat. Hazparnen eta Etxebarren bi kasu atzeman dituzte, behi saldoetan biak.

Jerome Powell Fed-eko presidentea atzo, Washingtonen, interes tasei buruzko azken erabakiaren berri ematen. ©SHAWN THEW / EFE

AEBetako Erreserba Federalak bere horretan mantendu ditu interes tasak

Iñaut Matauko Rada

%5,25 eta %5,5 artean eutsi die, baina urtea amaitu aurretik beste 0,25 puntu igotzea aurreikusi dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.