Albistea entzun

Asensiok dioenez, Gipuzkoan ez dute hartuko Zaldibarko hondakinik

Orain arte hara bideratu dituzten hondakinei dagokienez, horiek hartzeko aukerari aterak zabaldu dizkio, baldin eta «Gipuzkoako azpiegituretan tratatzeko modukoak» badira.

Jose Ignacio Asensio foru diputatuaren agerraldia.
Jose Ignacio Asensio foru diputatuaren agerraldia. Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2020ko martxoak 3 07:13

Gipuzkoako Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatu Jose Ignacio Asensiok esan du ez duela aurreikusten Zaldibarko zabortegian dauden hondakinak Gipuzkoan hartzea, horiek guztiek «hondakin arriskutsu» izendapena dutelako eta herrialdean ez dagoelako horrelakoak jasotzeko baimena duen gunerik. Zaldibarko zabortegira bideratzen zituzten hondakinei dagokienez, berriz, esan du horietako zenbait har zezaketela Gipuzkoak dituen azpiegituretan, baldin eta horietan tratatzeko modukoak badira.

Asensiok emandako datuen arabera, Gipuzkoako mankomunitateek 11.000 tona hondakin bidaltzen dute urtero zabortegietara. «Iritsi da garaia mankomunitateek beren gain hartzeko hondakinen kudeaketa osoa, orain baditugulako horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak», esan du. Zaldibarkoa industria jatorriko hondakinetarako zabortegia zen, baina horietatik zenbait –plastikoak, zura eta abar– «hiri hondakinen parekoak» dira, eta, hortaz, Gipuzkoan bertan har ditzakete.

Asensiok esan du Gipuzkoan sorturiko hondakinak tratatzeaz gain prest daudela Jaurlaritzari beren azpiegiturak eskaintzeko, Zaldibarko zabortegia itxi izanak sorturiko arazoak murritzeko.

Foru diputatua bat etorri da Ingurumen sailburu Iñaki Arriolak esandakoarekin, enpresei hondakinak isurtzeagatik zerga berdea ezartzeko egokitasunaz, eta erantsi du Gipuzkoako Aldundiak ez duela erabakirik hartu auzibidean aurkezteko aukeraz.

«Eredu baten porrota»

Asensioren agerraldian, EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak gogor kritikatu dute Zaldibarko hondamendiaren kudeaketa. EH Bilduko Juan Karlos Izagirrek esan du Zaldibarkoak «hondakinak tratatzeko eredu baten porrota» erakutsi duela: «Hondakinen gaia pribatizatzen denean enpresek dirua irabaztea jartzen dute helburutzat, eta herritarren osasuna ez da lehentasuna».

Elkarrekin Gipuzkoako Maria Valientek esan du auziari ez zaiola «erantzun integrala» eman, eta «planifikazio falta» egotzi die erakundeei: «Norbaitek gauzak gaizki egin ditu».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Iruñea Zaharra taberna, gaur goizean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ostalaritza lokalen barruan kontsumitzeko aukera zabaldu dute Nafarroan

Erredakzioa

Gehienezko edukiera %30era mugatu dute, CO2 neurgailu bat erabili ezean.

Poliziaren

Poliziaren gehiegikeriak eta «arrazakeria instituzionala» salatu dituzte hainbat eragilek Eusko Legebiltzarrean

Iñaki Agirre

118 erakundek sinaturiko 29-M Stop Arrazakeria Poliziala izeneko manifestua aurkeztu dute. Besteak beste, profil etnikoan oinarritutako identifikazioakamaitzeko eskatu dute, eta polizien prozedurak gehiago kontrolatzeko.

Euskalgintzako ordezkariak, gaur, Blbon. / ©Kontseilua

Epaiari «batasunaren bidetik» erantzuteko deia egin du Kontseiluak

Gotzon Hermosilla

 

Euskalgintzako eragileek uste dute EAEko Auzitegi Nagusiak Irungo Udalaren hizkuntz eskakizunez plazaratutako ebazpena «politikoa» dela. Joan den astean epaitegiak atzera bota zuen Irungo Udaltzaingo zerbitzurako hamabi lanposturen hizkuntza eskakizuna, euskaraz ez dakitenentzat «diskriminatzailea» dela argudiatuta.

PCRak egiteko gunea Tuteran (Nafarroa), artxiboko irudi batean. ©Iñigo Uriz, FOKU

Beste 334 kasu positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian

Uxue Rey Gorraiz

Martxoaren 14tik zenbatutako kutsatu kopururik txikiena izan da igandean. Positiboen ehunekoa %4,5 izan da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.