Koronabirusa
Maskarak egiten dituen enpresa bakarra gainezka dabil
Zamudioko Sibolek 16.000 maskara egiten ditu egunero.

Iñaki Muñoyerro Siboleko kudeatzaileak azaldu duenez, 24 orduz ari dira ekoizten, zortzi orduko hiru txandatan. Joan den astean, beste hamar langile kontratatu zituzten, beste bi aste honetan, eta hurrengoan bi hartzeko asmoa dute.
Edonola ere, lanez «gainezka» daudela onartu du Muñoyerrok: eskari asko atzera botatzen ari dira, eta gutxienez lau hilabetez itxaron beharko dutela esaten diete bezero berriei.
Lehentasuna osasun zerbitzuei eman die Sibolek. Eusko Jaurlaritzarekin akordio bat du hura lehenik hornitzeko, eta Madrilgo Erkidegoko osasun zerbitzua ere zerbitzatzen ari da.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.