Koronabirusa

Katalunia hesitzeko eskatu dio Generalitateak Espainiari

Torrak Espainiako Gobernuaren laguntza eskatu du portuak, aireportuak eta trenbideak ixteko.

Quim Torra, artxiboko irudi batean. KIKO HUESCA / EFE
2020ko martxoaren 13a
21:06
Entzun

Katalunia hesitzeko garaia dela adierazi du Quim Torra Generalitateko presidenteak, «osasun sistema kolapsatu» ez dadin. 509 kutsatu daude lurralde hartan; horietatik 190, azken 24 orduetan atzemandakoak. 35 larri daude, eta sei hil dira.

«Kutsaduraren eboluzioak neurri gogorragoak hartzea exijitzen digu», adierazi du Torrak, telematikoki eginiko prentsaurreko batean. Espainiako presidente Pedro Sanchezi laguntza eskatu dio horretarako, Generalitateak ez duelako berez eskumenik herrialdea hesitzeko.

Portuak, aireportuak eta trenbide sarea ixteko, Madrilen laguntza behar du. Espainiako Gobernuak biharko ezarri duen alarma egoera Generalitatearen asmoa betetzeko baliagarria izan daitekeela uste du Torrak. Halere, azaldu du oraindik ez duela Madrilen erantzunik jaso. Era berean, etxetik ahalik eta gutxien ateratzeko eskatu die herritarrei.

Bide batez, Torrak azaldu du Kataluniako eta Espainiako gobernuen arteko negoziazio bilera atzeratu egingo dela, koronabirusaren eraginez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.