Albistea entzun

Israel

Gantzek hartu du Israelgo Gobernua osatzeko ardura

Parlamentuko 120 diputatuetatik 61ek babestu zuten armadaburu ohiaren hautagaitza, tartean Zerrenda Batuak, arabiarren gehiengoa duenak. Gantzek 28 egun izango ditu gobernu berria osatzeko.

Benny Gantz eta Reuven Rivlin presidentea. /
Benny Gantz eta Reuven Rivlin presidentea. / Abu Sultan/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko martxoak 16 13:46

Benjamin Netanyahuren Likud alderdiak irabazi zituen martxoaren 2an Israelen egin ziren bozak, baina, aurreko aldietan koalizio gobernua osatzeko erakutsitako ezintasunak eta haren aurkako ustelkeria auziak direla medio, Israelgo presidente Reuven Rivlinek nahiago izan du exekutiboa osatzeko ahalmena Benny Gantzen esku utzi. Urdina eta Zuria koalizioko kidearen hautagaitza babestu zuten atzo parlamentuko 120 diputatuetatik 61ek ere.

Gantzen alde bozkatu dutenen artean daude Zerrenda Batuko kideak. Arabiarren gehiengoko koalizioa hirugarren geratu zen martxoko bozetan, eta giltzarri izan daiteke gobernua osatzeko garaian. Zerrendak babes zabala lortu zuen azken hauteskundeetan, besteak beste bi alderdi nagusiek palestinarrekiko agertutako jarrera dela eta. Izan ere, Gantzek eta Netanyahuk AEBen Ekialde Hurbilerako planaren alde egin zuten kanpainan, eta arabiarren haserrea piztu zuten.

Gantzek berak iragarri du gobernu «zabala» eratzen ahaleginduko dela. Rivlinek 28 eguneko epea eman dio lehen ministrogaiari, eta ohartarazi «onartezina» litzatekeela hauteskundeak laugarrenez egin behar izatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Antzute behartuen biktimen protesta, Liman. ©Paolo Aguilar / EFE

Milaka indigena antzutzera behartu izanaz akusatuta epaituko dute Fujimori

Iosu Alberdi

Peruko Fiskaltzaren esanetan, Fujimoriren gobernuak 350.000 emakume behartu zituen tronpak lotzera, «pobrezia murrizteko» helburuarekin. Hiru Osasun ministro ohi ere epaituko dituzte.

25 urte Sarajevoko setioaren amaieratik

Itzalita ere irauten duen sua

Julen Aperribai

Duela 25 urte utzi zuten Sarajevo Bosniako serbiarren tropek. 11.000 lagun inguru hil zituzten lau urtean. Gerrako zauriek eta etnien arteko ezin ulertuek jarraitzen dute oraindik.

Kaledonia Berriko Gobernu berria. Ezkerretik hirugarrena da Samuel Hnepeune enpresaria (UC-FLNKS eta EOren zerrendaburua), eta bosgarrena Louis Mapou UNIren zerrendaburua. ©N. Vincent / Kaledonia Berriko Kongresua

Independentistek denbora gehiago behar dute presidentea aukeratzeko

Ander Perez Zala

Kaledonia Berriko Gobernua bigarrenez elkartu da gobernuburua hautatzeko, baina inork ez du lortu gehiengorik. Kongresuko presidentearen arabera, «egun gutxiko kontua» izango da.

Bahiturik zituzten zenbait ikasle, aske utzi ondoren. ©STR

Aske utzi dituzte Nigeriako eskola batean bahitutako 279 ikasleak

Julen Aperribai

279 ikasle erreskatatu dituztela jakinarazi dute Nigeriako Zamfara estatuko agintariek. Joan den ostiralean indarrez sartu ziren gizon armatu batzuk emakumeentzako eskola batean, eta bertan atxiki zituzten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.