Noiz sortua: 2020-03-22 18:08:42

Nafarroa hasia da osasun langileak babesteko material gehiago jasotzen

Txibitek esan du «arazoak» izaten ari direla maskarekin eta babes tresneriarekin, eta garrantzitsua dela «baliabideak lehenestea». Halere, nabarmendu du Nafarroako osasun sistema ez dela «kolapsatuko».

Txibite lehendakaria, Pedro Sanchezekin eta gainontzeko presidenteekin egin duen bileran.
Txibite lehendakaria, Pedro Sanchezekin eta gainontzeko presidenteekin egin duen bileran. Nafarroako Gobernua Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko martxoak 22

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak «babes osoa» adierazi dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari goizean egin duten bileran. Txibite bat dator Sanchezekin, eta nabarmendu du «oso neurri gogorra» dela alarma egoera beste hamabost egunez luzatzea, baina baita «beharrezkoa» ere: «Datorren astea zaila izango da, gero eta kasu gehiago izango ditugulako, eta babeserako material asko beharko dugulako». Halere, nabarmendu du Nafarroako osasun sistema ez dela «kolapsatuko».

Txibiteren prentsaurrekoaren aurretik, Osasun Sailak eskerrak eman dizkie babes materiala eman dien enpresa eta instituzio guztiei, eta osasun materiala ekoizten duten pertsonei eta enpresei eskatu die inbentarioa egiteko, gordetzeko, eta zaintzeko, «interes orokorrerako eta osasun publikoa zaintzeko» behar izango dituztelako agian. Horretarako, Iruñeko egoitza batean jasoko dute material guztia, Landabengo industrialdean.

«Arazoak izaten ari gara maskarekin, babes tresneriarekin eta test azkarrekin, baina ari gara materiala jasotzen; ezinbestekoa izango da», esan du Txibitek. Izan ere, datorren astera bakarrik ez, epe ertainera ere begiratu behar dute, haren esanetan, txertoa merkaturatu arte beharko dutelako materiala. Bestalde, herritarrek «indarra eta ardura» nabarmendu ditu, «hori baita oraintxe dugun txertorik onena».

Txibitek adierazi du Sanchezi eskatu diola zehazteko hezkuntzak izan dezakeen bilakaera, eskola egutegiaren eta lan eskaintza publikoen plangintza egin behar dutelako, besteak beste.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bost pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hamabi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.287 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga, goizeko bileran. ©/ Irekia

Ekainaren 8an hirugarren fasera igarotzeko eskatuko du bihar Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Nafarroako Gobernuak «oso balorazio positiboa» egin du erkidegoek konfinamendua leuntzeko hirugarren fasea kudeatzeko aukeraz.

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek. Jaurlaritzak bihar eskatuko du ekainaren 8an hirugarren fasean sartzea.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna