Musika

Manu Dibango jazz musikari kamerundarra hil da, koronabirusaren ondorioz

Afrikako jazz musikaririk ezagunenetako bat zen saxofoi jotzaile eta abeslaria. Parisen hil da, 86 urterekin, astebetez ospitaleratuta egon ostean koronabirusa zela eta.

Manu Digbango musikria. DANIEL KARMANN/EFE/EPA
Inigo Astiz
2020ko martxoaren 24a
11:41
Entzun

Soul Makossa abesti arrakastatsuari esker lortu zuen nazioarteko sona Mangu Dibango musikariak (Douala, Kamerun 1933-Paris, 2020), 1972. urtean. Saxofoia zuen musika tresna bereizgarria, baina pianoa eta bibrafonoa ere jotzen zituen, eta erritmo afrikarren, jazzaren eta soularen arteko bidegurutzean topatu zuen bere estiloa. Besteak beste, Georges Brassens eta Serge Gainsbourg abeslariekin ere kolaboratutakoa zen.

1940an, Frantziara joan zen, eta han ikasi zuen pianoa eta saxofoia jotzen. Adituen hitzetan, ordea, Bruselan hartu zuen haren musikak gerora ezagun bilakatuko zuen afrikar doinua, hiri hartan bizi ziren Kongoko musikariekin izandako harremanaren ondorioz. Michael Jackson musikariaren aurka egin zuen plagio salaketagatik ere iritsi zen haren izena hedabideetako lerroburuetara, 2009an. Dibangoren hitzetan, Thriller diskoan bere abesti zati bat baliatu baitzuen ipar amerikarrak. Kausa artxibatu egin zuten azkenean, diru hitzarmen bat adostuta.

Omenaldirik gabe, oraingoz

Aurreko astean eman zuen musikariak bere ospitaleratzearen berri, eta publikoarekin “laster” elkartzea espero zuela esan zuen. Koronabirusa zeukala ere orduan jakinarazi zuen. Oraingoz, familiak eta lagunek baino ez dute izango sortzailea agurtzeko aukera, baina, aurrerago, “posible denean”, hura omentzeko ekitaldi bat egiteko asmoa azaldu dute haren gertukoek.

[youtube]https://youtu.be/aWK_Josc0Og[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.