Lan istripua

Langile bat hil da AP-8 autobideko lanetan

Asfaltatze lanetan ari zirela hil da, bihotzekoak jota. Hiru sindikatuak azpimarratu du ez dela heriotza naturala izan, eta gaur egungo egoeran ez zuela lanean egon behar.

Kamioiak AP-8 autobidean. ANDONI CANELLADA (FOKU)
jokin sagarzazu
2020ko martxoaren 24a
12:48
Entzun

Hiru sindikatuak jakitera eman duenez, AP-8 autobidea asfaltatzeko lanetan ari zen langile bat hil zen atzo. 54 urteko gizonezko bat da hildakoa, eta Irungoa (Gipuzkoa) zen.

Garraiolaria zen, eta asfaltatze lanak egiteko materiala eramaten zuen kamioian. Autonomoa zen, eta Campezo garraio enpresarako egiten zuen lan.

Bihotzekoak jota hil zen. Hiru sindikatutik nabarmendu dutenez, lan istripua izan da, ez da heriotza naturala izan: gaur egungo lan baldintzek eragindakoa ezbeharra izan da.

«Argi daukagu errepideetako merkantzien garraioak urte luzez pairatzen daraman prekaritatea eta desregulazio basatia agerian daudela eta gaur egun bizi dugun egoerak onartu ezinezko egoera hori areagotu besterik ez duela egin».

Sindikatuak azpimarratu du COVID-19a dela-eta hartutako neurriengatik beharginak ez zuela lanean aritu behar, ez hura egiten ari zen lana eta ez asfaltatze lanak, eraikuntza lanak eta beste batzuk ere ez direlako lehentasuneko jarduerak.

«Administrazioek beste alde batera begiratzen dute; ez dute benetako egoeraren arduradun egin nahi, baina argi geratzen da, behin eta berriz, ekonomia, produkzioa, langileon osasunaren gainetik jartzen dituztela», adierazi du Hiruk komunikabideetara bidalitako oharrean.

Sindikatuaren arabera, urtea hasi denetik hogei behargin hil dira, eta gaineratu du bik «zabor azpian» segitzen dutela, Zaldibarko zabortegiko luizian desagertutakoak gogoan. Lan istripuak eragozteko neurriak exijitu dizkio Eusko Jaurlaritzari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.