Koronabirusa

Aterpegabeentzako etxe bat irekiko dute Baionan, eta beste bat Miarritzen

Miarritzen eta Baionan guztira 60 etxegabe aterpetzen ahalko ditu Atherbeak. Laguntzaileen beharra dutenez, osasuntsu diren herritarrei dei egin die elkarteak.

Miarritzeko Notary gunea, harrera egiteko prestatzen
Miarritzeko Notary gunea, harrera egiteko prestatzen Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2020ko martxoak 24

Baionako eta Miarritzeko (Lapurdi) herriko etxeek aterperik ez dutenentzako lekuak irekiko dituzte. Miarritzeko Notary gunean 20 ohe ezarri dituzte, eta gaurtik goiti harrera eginen diete etxerik ez dutenei. Baionan, Lauga kiroldegia irekiko dute bihartik aitzina, eta 40 ohe izanen dira orotara —Frantziako armadak hornitu du ohez—. Bi lekuetan, etxe animaliak onartuko dituzte.

Atherbea elkarteak kudeatuko ditu bi guneak, langile eta laguntzaileekin. Ohiko harreraguneek hesteko agindua jaso zuten konfinamendua hasi zenean, eta, beraz, segurtasun neurriak bermatu ahal izango diren tokiak irekitzeko baliabideak eman dituzte herriko etxeek. Baionan, herriko etxeak emanen ditu bazkariak, Eole enpresaren bitartez; goizeko eta arratseko otorduak Banque Alimentaire elkarteko laguntzaileek prestatuko dituzte. Dutxatzeko lekuak ere izango dituzte. Bi lekuetan laguntza beharrezkoa dela adierazi du Atherbea elkarteak, eta 65 urtez azpitik diren pertsona osasuntsu guztiei dei egin die parte hartzeko.

Segurtasun neurriak errespetatzeko eta birusaren hedapena mugatzeko, garbiketa enpresa bat hartu du Atherbea elkarteak, lekua erregularki desinfektatu ahal izateko.

Bestalde, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak krisi sozialeko egoera aktibatu du. Laguntzaile sare batek bakarturik bizi direnak eta oso prekario bizi direnak kontatzen ditu, ondotik harremanetan sartu ahal izateko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adierazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du

Berria

Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.

Gizon bat PCR proba egiten, Donostian. ©Gorka Rubio / FOKU

Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna