Albistea entzun

Mundua

Militarrek hartu dute agintea Fijin

Vorege Bainimarama armadaburuak gobernuburutza zein presidentetza bere gain hartu dituela iragarri du, eta Laisenia Qarase lehen ministroa kargutik kendu duela. Jona Senilagakali izendatu dute behin-behineko lehen ministro. Nolanahi ere, 1997ko Konstituzioak indarrean jarraitzen duela aldarrikatu du.

Berria -

2006ko abenduak 5 11:04
Larrialdiako egoerak "behartuta" larrialdiko neurriak hartu behar izan dituela agertu du Bainimarama Fijiko Indar Armatuetako komandateak, botere exekutiboa zein presidentziala bere gain hartzen dituela aldarrikatu ondoren. Armadaburuak iragarpen hori egin aurretik, Laisenia Qarase lehen ministroak etxean atxilotuta zegoela salatu du, eta soldaduek inguratuta zeukatela bere egoitza. Lehen ministroa ez ezik, hainbat ministro ere etxe horretan dauzkate. Lehen ministro den heinean, "Konstituzioa eta Fijiko demokrazioa partalamentarioa" defensatuko dituela azpimarratu du Qarasek. Atxilotuta dakaten arren, ez duela Qarase lehen ministroaren kontrako zigor neurririk agintzeko asmorik iragarri du Bainimarama militar buruak, soil-soilik agiten karguak kenduko dizkiola. Era berean, 1997ko Konstituzioak indarrean jarraitzen duela adierazi du. Jona Senilagakali medikua izendatu du behin-behineko lehen ministro. Fijiko presidente Ratu Josefa Iloilo bat dator, agidenez, estatu kolpearekin. Fijik 1970ean lortu zuen independentzia, ia mende batez Erresuma Batuaren menpe egon ondoren. Ordutik hainbat gorabehera politiko izan dituzte, besteak beste, jatorri desberdinetako taldeen bizikidetza zailaren ondorioz. Indepedentziaren ondoren, inperio britainiarraren pean Fijira eramandako indiarren ondorengoek boteregune handiak eskuratu zituzten, jatorrizko biztanleen haserrea piztuz. Ordutik, hainbat estatu kolpe izan dira. guztira 890.000 biztanle inguru ditu (%54,3 fijiar; %38,1 indiar, %1,2 rotumar, eta europarrak eta txinatarrak). Gorabehera politiko horiek guztiak izan arren, Ozeano Bareko hegoaldeko herrialde indartsuenetakoa da ikuspegi ekonomikotik. Informazio gehiago =l Fijilive==http://69.64.78.121/=l-en.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Junta militarraren aurkako manifestari bat estatu kolpearen aurkako kartel bati eusten, atzo, Myanmarko Mandalay hirian. ©EFE

Myanmarko juntaren aurkakoek «batasun gobernu bat» eratu dute

Julen Aperribai

Aung San Suu Kyi izango da Estatu kontseilaria, sinbolikoki. Junta militarraren aurka indarrak batzeko eta diplomazia egiteko tresna izatea nahi du oposizioak

Bikote bat ibai bat zeharkatzeko txaluparen zain, Kinshasan. ©O. EPELDE
Albert Ho diputatu ohia, atzo, auzitegitik atera ostean. ©JEROME FAVRE / EFE

Hong Kongeko hamar ekintzaileri, hemezortzi hilabetera arteko zigorrak

Ander Perez Zala

«Demokraziaren aldeko» mugimendukoei 2019an «baimendu gabeko bileretan» parte hartzea egotzi diete. Zazpi diputatu ohi daude tartean

Gutxienez zortzi pertsona hil dituzte Indianapolisen gertaturiko tiroketa batean

Gutxienez zortzi pertsona hil dituzte Indianapolisen gertaturiko tiroketa batean

Edu Lartzanguren

Mezularitza enpresa baten bulegoetan tiroka hasi da pertsona bat. Gero bere buruaz beste egin duela esan du Poliziak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.