Noiz sortua: 2020-03-26 10:37:16

Frantziak ez ditu kontuan hartu euskal presoak

Frantziak atzo koronabirusa dela-eta presoentzat onartu zituen neurrietatik kanpo utzi ditu euskal presoak. Presondegietan diren bost euskal presok 65 urte baino gehiago dituzte, eta badira larriki eri direnak ere. Preso segituko dute. "Suarekin jolasten ari dira", salatu du Bake Bideak.

Frantziako Justizia ministerioak ez ditu euskal presoak kontuan hartu
Frantziako Justizia ministerioak ez ditu euskal presoak kontuan hartu Nahia Garat Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2020ko martxoak 27

Frantziako Gobernuak hainbat neurri onartu ditu dekretu bidez, koronabirusaren krisiak sortutako egoerara egokitzeko. Justizia arloan, presoen zigorrak egokitzeko aukerak onartu dituzte, besteak beste, baina euskal presoek ez dituzte baliatzen ahalko, terrorismoaren aurkako jurisdikzioetan kondenatuak izan diren presoak neurri horietatik kanpo utzi baitituzte. «Euskal presoen egoera neurri horien aplikazio eremuan sartu behar zen», deitoratu du Bake Bideak ohar batean. «Ez dugu diskriminazio hau onartzen; zuzenbidea pertsona guziei eta egoera guzietan aplikatzera deitzen dugu. Preso horiek askatu behar dira».

Bake Bideak oroitarazi du 37 euskal preso daudela gaur egun Frantziako presondegietan, 29 gizon eta zortzi emakume. Horietatik bostek 65 urte baino gehiago dituzte, eta badira patologiak dituztenak ere —Josu Urrutikoetxearen eta Ibon Fernandez Iradiren egoerak aipatu dituzte, besteak beste—. «Birus honen aitzinean arriskuan jartzen ditu. Preso horiek egoera honetan mantenduz, boterea suarekin jolasten ari da».

Bake Bidearen hitzetan, euskal presoen «bazterketa» Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak eta Frantziako Justizia Ministerioak duela bi urte adostutako bide orriarekin «kontraerranean» da. «Ezinbestekoa da euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriak bukatzea». Askatasunerako eskubideak aplikatzea eta eri direnei zigorrak kentzea nahi dute. «Baldintzapean aske geratzeko eskubidea aplikatuta, posible litzateke Lorentxa Beirie, Jon Parot, Frederic Haranburu eta Ibon Fernandez Iradi bere hurbilekoen artean egotea, herritarrak erabat konfinatuak diren honetan». 

Terrorismoaren kontrako Frantziako ministerio publikoaren eginkizuna azpimarratu dute beste behin; azken hilabeteetan izan duen «jarrera mendekatzailea» eta horrek ekarri dituen «ondorio suntsitzaileak» salatu dituzte. Ministerio publikoak helegitea jarri die auzitegiek Haranburu, Beirie eta Fernandez Iradi askatzeko hartu erabakiei. Apirilaren 9an jakinaraziko dute Jakes Esnal baldintzapean aske geratzeko eskaeraren erabakia. Eskaera hori onartzea nahi du Bake Bideak, eta ministerio publikoari eskatu dio «Euskal Herrian izandako aldaketa historikoaren mailan egotea».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 4an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 11.184 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 650 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 3.409 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Osasungintzako langileak txaloka, Nafarroako Ospitalean, Iruñean. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Datozen orduetan iritsiko dira Nafarroara Turkian atxiki zituzten arnasgailuak

Berria

10:00etan hasi dute Maria Txibite Nafarroako lehendakariak eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzakoak azken igandeetan, Espainiako beste autonomia erkidegoetako presidenteekin batera, Pedro Sanchezekin egin ohi duten bilera.

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

Etxea ikasgela

Garikoitz Goikoetxea

Itxialdiak hankaz gora jarri du irakaskuntza: etxean ari dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Pantaila edo telefono bidezkoa da irakasle-ikasleen arteko erlazio bakarra. Hezkuntzaren erronkak ageri-agerian geratu dira egunotan: adibidez, desberdintasun sozialak orekatu beharra. Etxealdian arriskuan egongo da hori.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna