Noiz sortua: 2020-03-26 14:21:52

Enpresak

Aernnovako batzordeak greba mugagabera deitu du, laneko osasuna bermatzeko

Arabako aeronatika alorreko enpresa batzordeak uste du kudeatzaile politikoena dela arduragabekeria, herritarren osasuna lehenetsi beharrean negozioei eustea sustatzen ari direlako, interes orokorraren aurka izan arren.

Aernnovako lle bat beharrean, artxiboko argazki batean.
Aernnovako lle bat beharrean, artxiboko argazki batean. JAIZKI FONTANEDA /FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2020ko martxoak 26

Berantevillako Aernnova Aeroestructurasek baditu baditu langileak gaixo baimena hartua dutenak COVID-19ak kutsatu dituelako; gainera, susmoa dute berrogeialdian dauden langile batzuk ere kutsatuta daudela. Hala jakinarazi du Aernnovako langile batzordeak, eta, horrekin batera, jakinarazi du greba mugagabera deituko duela harik eta zuzendaritzak jarduera etetea erabakitzen duen arte.

«Lantegia itxita egon da joan den asteartetik, egun horretan langileen protestek enpresa ixtera behartu baitzuten», esplikatu dute langileen ordezkariek; «atzo, asteazkenarekin, Arabako gizartean oro har eta lantegian bereziki datuak gero eta kezkagarriagoak izan arren, jarduerari berrekin zioten hemen ezer gertatuko ez balitz bezala».

Arrisku handiagoa

Langile batzordeak dio garraio kolektiboaz arduratzen den enpresak aldi baterako enplegu erregulazio bat iragarri duela. Gertaera horrek, ibilgailua partekatzeko debekuarekin batera, orain baino askoz kilometro gehiago egitera behartuko ditu langileak. «Hau da, pandemiari eta ospitaleak neurriz gain bete izanari aurre egiteko, arriskuak mugatu beharrean, Aernnovak arrisku handiagoan jarriko ditu langileak bere lehentasunari eusteko: negozioari».

Halaber, batzordeak uste du garrantzitsua dela gogoratzea zein den egoera honetan administrazioen rola. Berrogeialdia amaitzeko etengabe egiten dituzten adierazpenek helburu bakarra dute: neurri horiek ekonomiaren aurkaritzat jotzea. Eta galera ekonomikoak, egon egongo dira. Baina handiagoak izango dira hau modu azkarrean eta eraginkorrean gainditzen ez badakigu».

Arrazoi horiengatik, eta langileak babestuko dituen berrogeialdi produktiboa adosteko ezintasuna ikusirik, greba mugagaberako deia egin beharrean daude, zeina datorren asteartetik aurrera jarriko den martxan.

Albiste gehiago

Apirilaren 1ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 9.358 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 501 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.134 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Etxeetara elikagaiak eramateko taldeak antolatu dituzte Milanen. ©Matteo Corner / EFE

Izurriak 823.626 pertsona kutsatu eta 40.598 hil ditu munduan

Berria

Dagoeneko 501 pertsona hil ditu gaitzak. Hego Euskal Herrian 9.335 kasu diagnostikatu dituzte. Sindikatuek gutun bat bidali diote Denis Itxaso Madrilek EAEn duen ordezkariari, besteak beste zentralizazioa bertan behera uzteko eskatzeko, eta Maddalen Iriartek mahai bat eratu nahi du erabakiak hartzeko

1983ko abuztuan, Busturian, uholdeetan. ©BERRIA

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

Enekoitz Esnaola

Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak... Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek lehendakari gisara bizi izan zituzten krisietan izandako esperientziak kontatu dizkiote BERRIAri. Garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere.

Herrialdeka, Bizkaian aurkeztu dituzte dosier gehien. ©Marisol Ramirez / Foku

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna