Erizainen kontrako mezuak Baionan

Atzo goizean, Baionako auzo bereko bi erizainek gutunak atzeman dituzte beren auto eta etxeko ateetan zintzilik; bizilagunek idatzi dituzte, eta etxebizitzatik joan daitezela eskatu diete.

Baionako erietxea, artxiboko irudi batean. BOB EDME
Joana Ibargarai Leritza.
2020ko martxoaren 30a
11:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Bi erizainek gutun bera aurkitu dute. Bizilagunen bizitza «arriskuan»  jartzen dutelako idatzi dizkiete gutunak erizainei. Koronabirusaz kutsatuak ez izateko, autoa etxebizitzatik «urrunago» aparkatzeko eskatu diete, baita etxebizitzako leku komunak ez gehiago ukitzeko ere eskuak desinfektatu gabe edo eskularrurik ezarri gabe. Gaineratu dute «idealean» etxebizitzatik ahal bezain «fite» eta «urrun» joan beharko luketela erizainek. «Gure bizitzarentzat beldur gara, eta pertsona hau hemendik baztertu behar dugu», idatzi dute.

Oharrek harrabotsa sortu dute, eta Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako auzapezak berak kritikatu ditu gutunak. "Baionako erietxeko larrialdietako erizain batek mezu hau etxeko atean jasotzen duenean, gure historiako orri ilunenak bizi ditugu berriro", esan du sare sozialetan, eta gaineratu du osasun arloko langileek "errespetu sakona" merezi dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.