Noiz sortua: 2020-03-31 17:25:00

Enpresa batzuei irekitzeko aukera eman die Espainiako Gobenuak

Espainiako Gobernuak salbuespen batzuk sartu ditu funtsezkotzat jotzen ez diren jardueren funtzionamenduan, bereziki euren produkzioa esportaziora bideratzen duten enpresentzat —edozein jarduera dutela ere—, eta itxieraren ondorioz merkatua galtzeko arriskuan dauden kasuetan.

Langile bat lanean, Basauriko Sidenorren, artxiboko irudi batean
Langile bat lanean, Basauriko Sidenorren, artxiboko irudi batean Luis Jauregialtzo (Foku) Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2020ko martxoak 31

Industria eteteak zenbait sektoretan —enpresaburuen artean bereziki— eragin duen haserreari irtenbide bat eman nahi izan dio Espainiako Gobernuak, eta salbuespen batzuk egin ditu funtsezkotzat jotzen ez dituen jarduera batzuetan; bereziki, produkzioa esportaziora bideratzen duten enpresei eragingo die, haien jarduera edozein dela ere.

Horiei «ezinbesteko gutxieneko jarduera bat» baimendu die, baina, horri eutsi nahiko baliote, lana murriztu beharko lukete, adibidez, asteburuetan duten produkziora edo erritmora; larunbatetan eta igandeetan txandarik ez badute, ekoizpen txikieneko aldia hartu beharko lukete kontuan.

Industria Ministerioak zehaztapen horiek egin ditu astearte honetan ohar batean, eta erabakia berretsi du Nadia Calviño Ekonomia ministroak, Ministroen Kontseiluaren ondorengo agerraldian, alboan Pablo Iglesias gobernukidea zuela —jarduera erabat gelditzearen aldekoa da Iglesias—.

Adierazpen horrekin, gobernuak enpresa asko irekitzeko zirrikitua zabaldu du, baina hainbat galdera utzi ditu oraindik erantzun gabe. Emandako azalpenen arabera, Hego Euskal Herriko lantegi handi ugarik ez lukete jarduera eten beharko,  nazioartean baitituzte bezero nagusiak, eta stockak baitituzte. Dena den, ikusteko dago nola gauzatuko den hori.

Calviñok azaldu duenez, baimen hori igandeko erabakiaren interpretazio bat da. Nabarmendu du dekretu horren asmoa ez dela ekonomia gelditzea, baizik eta «hibernazio moduko batean» sartzea, herritarren mugikortasuna gutxitzeko eta kutsatzeak gutxitzeko.

Horren harira, azpimarratu du dekretu horrek enpresei aukera ematen diela beren lantaldeak egokitzeko —«oinarri bat mantentzeko»—, produkzio kontraturik gal ez dezaten, eta alarma egoeraren ondorengo ekoizpen jarduerari eutsi ahal izateko.

«Mugikortasuna murrizten saiatzen den lege dekretu bat daukagu [igandekoa], jarduera ekonomikoa minimizatzen saiatzen dena, baina oinarrizko jarduera bat mantentzeko modua ere ematen duena, enpresek ekoizpen gaitasuna eta kontratuak gal ez ditzaten», esan du Calviñok.

Erabaki horrekin, zenbait sektoretatik eginiko eskaerari erantzun dio Madrilek. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eta patronalek hitz gogorrekin salatu zuten atzo Espainiako Gobernuak oinarrizkotzat jotzen ez dituen jarduera gehienak itxi izana, eta «zirrikituren» bat bilatzeko eskatu diote azken orduetan.

ELA sindikatuak, berriz, kritikatu du interpretazio batek ezin duela ordezkatu lege dekretu batek zehazten duena. LABek ere ohartarazi du ez duela «iruzurrik» onartuko.

Autonomoak ere bai

Era berean, gobernuak argitu du igandeko dekretuan funtsezkotzat jotako jardueretako batean aritzen ez diren autonomoek ere lan egin ahalko dutela, mugitu ahalko direla euren lantokietara, baimen berezi batekin, lan horietan aritzen diren beste langileek bezala. Baina euren kargura beharginak badituzte, ordaindutako baimena eman beharko diete.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bost pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hamabi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.287 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Arantzazu (Oñati, Gipuzkoa), larunbatean. ©Marisol Ramirez / Foku

Hego Euskal Herria, azken faserako prestatzen

Berria

EAE datorren astelehenean hirugarren fasera pasatzeko eskatuko dio gaur Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako Gobernuari, eta Nafarroa «normaltasun berrira iristeko neurriak» onartzeko prest dagoela esan du Maria Txibite presidenteak

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga, goizeko bileran. ©/ Irekia

Ekainaren 8an hirugarren fasera igarotzeko eskatuko du gaur Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Nafarroako Gobernuak «oso balorazio positiboa» egin du erkidegoek konfinamendua leuntzeko hirugarren fasea kudeatzeko aukeraz.

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta, horren truke, Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek. Ekainaren 8an hirugarren fasean sartzea eskatuko du Jaurlaritzak bihar.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna