EUSKARA

Behatokiak Euskarabideari eskatu dio konponbidean jartzeko Mendigorriko D ereduaren auzia

"Ulergaitza" iruditzen zaio Nafarroako Gobernuaren jarrera.

Mendigorriko guraso taldeak otsaila hasieran egindako agerraldi bat. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Igor Susaeta.
2020ko apirilaren 15a
12:48
Entzun

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eskabide bat aurkeztu du Euskarabidean; eskatu dio Nafarroako Gobernuaren Euskararen Institutuari "lehenbailehen" konponbidean jar dezala Mendigorriko (Nafarroa) D ereduaren auzia. Behatokiak gogoratu du Mendigorriko Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxe publikoko guraso talde bat 2015ean hasi zela beraien seme-alabek euskaraz ikasteko duten eskubidea aldarrikatzen. "Baina Nafarroako Gobernuko Hezkuntza delegazioak ez du biderik ireki Mendigorriko gurasoek aukera hori izan dezaten", salatu du Behatokiak, ohar batean.

Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria bat dator guraso horien eskaerarekin: "Nafarroa guztian bezala, Mendigorria bezalako herri txikietan berebizikoa da etorkizunerako haurrek herrian bertan euskaraz ikasteko aukera eduki ahal izatea". Gaubekak nabarmendu du, gainera, Mendigorrian horretarako "instalazio egokiak" dituztela. Horregatik, gurasoen eskaerari "behingoz" erantzuteko eskatu dio Maria Txibite buru duen gobernuari.

Ohartarazi du, gainera, ez direla ari soilik guraso batzuen eskaeraz: "Nafarroako hainbat herritako haurren eskubideez eta herri hauetako eredu kultural eta soziolinguistikoaz ere ari gara". Behatokiaren zuzendariak nabarmendu du 159/1988 foru dekretuak "ziurtatzen" duela Nafarroako irakaskuntza ez-unibertsitariotik kanpo gurasoek edo tutoreek egindako aurkeztutako eskaeren jarraipen "graduala eta egokia" egingo dela. Behatokiarentzat, Mendigorriko kasuan ez dira hori egiten ari.

Mendigorriko familiek beraiek eginda daukate Txibiterekin biltzeko eskaera bat. Hurrengo ikasturtean euskaraz ikasteko sei eskaera jaso dituzte Mendigorrian. Kontseiluak ere euskararekin duen jarrera leporatu izan Nafarroako Gobernuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.