Internet

'The Indezents' blogak irabazi du Sustaturen mezu lehiaketa

2006ko abenduaren 14a
19:08
Entzun
Atzo arratsaldean egin zuten Arrasaten (Gipuzkoa) Sustatu.com albistegi digitalaren 5. urteurreneko jaia eta lehiaketako sari banaketa. Mikel Alvarez beasaindarrarena da The Indezents bloga.

Zehazki Erligioarekin jarraituz... Petxuga Jainkoa mezuarekin irabazi du Sustaturen lehiaketa, eta horrenbestez,80 gigako iPod bideo baten jabe egin da.

Sustatukoek aitortu dutenez, ez da erraza izan aurkeztutakoen artean mezu onena aukeratzea, eta honakoak finalisten artean izan direla agertu dute:

-Katixa Agirreren Gauez eta Azpikeriaz blogeko Liburuak debekatu dituzte mezua.

- Amuitz blogeko Ibaizabalgo bazterrak oroimenean.

-Ordiziako Jakintza Ikastolako IKTeroen blogean ikasle ohi batek idatzitako Perspektiba berri bat mezua.

-Andoni Salegi marrazkilariaren KomikiBlogekoInpernube.

Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea Arrasateko ekitaldian izan zen, eta hark eman zion saria Mikel Alvarezi. Gainera, iragarri bezala, ekitaldira joan ziren lehiaketa parte-hartzaileen artean bi iPod Nano zozketatu zituzten. Bat Mikel Iturriari egokitu zitzaion, eta, bestea, Goio Aranari. Xabier Huizi Gipuzkoako Diputazioko Euskara zuzendariak eta Begoña Larrañaga Eroski Fundazioko ordezkariak banatu zituzten sari horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.