Ia 250.000 langileri erregulatu diete enplegua

Maiatzaren 5ekoak dira azkeneko datuak: Hego Euskal Herrian 33.213 enpresak aurkeztu dituzte enplegua aldi baterako erregulatzeko txostenak, eta 245.399 langileri erregulatu diete enplegua.

Ostalari batzuk kexu dira jarritako baldintzekin, eta ez dute oraingoz irekitzeko asmorik. Irudia Barakaldokoa da.
Ostalari batzuk kexu dira jarritako baldintzekin, eta ez dute oraingoz irekitzeko asmorik. Irudia Barakaldokoa da. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Mikel P. Ansa -

2020ko maiatzak 6

Konfinamendua arintzeko fasearekin batera, egoerak aldatzen hasi beharko luke, baina oraindik asko dira aldi baterako enplegu erregulazioan dauden langileak. Atzo arte, Nafarroan 6.583 erregulazio txosten aurkeztuak zituzten.

Manu Aierdi Ekonomia kontseilariak jakinarazi duenez, azkeneko hamabost egunetan zerbait jaitsi da kopurua (hamabi gutxiago), baina apenas nabaritu den aldaketarik oraingoz. Apirilaren 18tik hona, berriz, 300 bat espediente gehiago jaso ditu foru administrazioak.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 26.630 enpresak aurkeztu dute enplegua erregulatzeko txostenen bat. Confebaskek asteazken honetan bertan jakinarazi duenez, hiru probintzia horietako enpresen %45ek egin ditu enplegu erregulazioak, eta langile guztien laurdenei eragin diete.

Zerbitzuen sektorean nabaritu da eraginik handiena: enplegua aldi batez murrizteko eskariak aurkeztu dituzten enpresa guztien %80 baino gehiago dira sektore horretakoak. Nafarroan, eraikuntza sektorekoak dira aldi baterako erregulazioen %10,6; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, industria alorrekoak dira enplegua erregulatu duten enpresa guztien %9 inguru, eta eraikuntzakoak %5 inguru.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Sidenorreko operari bat laminazio tren berriarekin lan egiten. Ekoizten dituen altzairu barrak ikus daitezke atzean. ©MARISOL / RAMIREZ

Sidenorrek ez du aurkitu berarekin fusionatu nahi duen enpresarik

Imanol Magro Eizmendi

Euskal altzairugintza taldea osatzeko eskaintza egin zien sektoreko beste enpresa batzuei, baina ez dute nahi izan. Iaz, %30 gutxiago fakturatu zuen, baina aurten ondo hasi da autogintzari esker
Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantzako ministroa, gaur. ©Newsphoto / Efe

Pentsioak kalkulatzeko epea 25 urtetik 35era luzatuko duela ukatu du Madrilek

Iker Aranburu

Bruselara bidalitako agirian ez da urte horien aipamena agertzen, baina bai zirriborro batean. Kotizazio epeak luzatzeko aukera ez du baztertu, baina urte okerrenak kentzeko aukerarekin.

Maria Cristina hotela, iazko martxoaren amaieran. ©Juan Carlos Ruiz / Foku

Hoteletan igarotako gauak %61 jaitsi dira 2020an

Irune Lasa

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2019an baino 1.946.804 sarrera eta 3.855.902 ostatu gau gutxiago izan dira. Espainiatik kanpoko bezeroetan izan da jaitsierarik handiena. Hotel eta ostatuen %41 egon dira itxita abenduan, eta landetxeen %30.

Donostiako taberna bat itxita, izurriaren aurkako neurrien eraginez. ©Gorka Rubio / FOKU

Ekonomia %9,5 txikitu zen 2020an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Iker Aranburu

Erorikoa kalkulatu baino txikiagoa izan denez, errebotea ere txikitu du Jaurlaritzak: %8,6ko hazkundea, aurten. 25.700 enplegu galdu ziren

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.