Euskal presoak

Julen Atxurra euskal presoak buruko isuri bat izan du

Joan den astean izan zuen isuria Atxurrak, eta Etxerat-ek jakinarazi du osatzen ari dela orain euskal presoa. Ospitalean astebete egin ostean, Cadizko (Espainia) Puerto I espetxean dago berriro, eta senideek hura bisitatzeko aukera izan dute.

Julen Atxurra euskal presoaren aldeko elkarretaratze bat, 2004an.
Julen Atxurra euskal presoaren aldeko elkarretaratze bat, 2004an. Marisol Ramirez / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Maider Galardi F. Agirre -

2020ko maiatzak 25

Joan den maiatzaren 13an izan zuen ezbeharra Lekeitioko (Bizkaia) euskal presoak. Etxerat-en arabera, buru isuriak gorputzaren ezker aldean eragin dizkio kalteak: besteak beste, belaunean eta oinean, baita eskuko behatzetan ere. Hala jaso du Puerto Realeko Ospitaleko Neurologia Zerbitzuaren txostenak. Joan den ostegunean, berriz, alta jaso, eta espetxeratu egin zuten berriro Atxurra. Ordutik, osatzen ari da Lekeitioko presoa, eta baimen berezi bat izan zuten senideek larunbatean, 40 minutuko bisita edukitzeko.

Atxurraren senideek Etxerat-i jakinarazi diote espetxeko erizandegian dela presoa, "gogo-aldarte" onarekin dagoela, eta apurka berreskuratzen ari dela gorputzeko gune kaltetuetako sentikortasuna. 

Egoera larria

Etxerat-ek salatu egin du egoeraren larritasuna. Izan ere, Atxurrak 24 urte darama espetxean: Urrunduta eta lehen graduan. Gainera, 60 urtetik gora ditu. Bestalde, koronabirusak eragindako ziurgabetasuna ere nabarmendu du Etxerat-ek: "Senideek albiste txar hori jaso izateaz gain, inpotentzia gehitu behar zaio, ezin baitute zuzenean harremanetan jarri. Kezka handiagoa sortzen du egoerak ezjakintasunagatik eta ospitaleratzea presazkoa izateagatik". Hain justu, larrialdi egoera ezarri zenetik, presoek ez dute aukerarik izan senideen bisitarik edukitzeko. 

Bestalde, Etxerat-ek jakinarazi du koronabirusa dela eta berrogeialdian ezarri dutela Atxurra, ospitaletik espetxera itzultzean. "Badakigu zailtasunak izango direla presoaren osasunerako eskubidea bermatzeko eta osatzeko behar dituen neurriak hartzeko", gaitzetsi du presoen senideen elkarteak.

Preso gaixoak eta adinekoak

Atxurraren buru isuriak agerian utzi du, Etxerat-en ustez, "presaz" amaitu behar dela larri gaixo diren presoen eta 60 urtetik gorako presoen espetxealdia. Egun, hamazazpi euskal presok dute gaixotasun larriren bat, bi presok dituzte 70 urtetik gora, eta 36k, berriz, 60 urte baino gehiago.

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Emakume bat, atzo, Iruñeko Estafeta kalean. ©VILLAR LOPEZ / EFE

Nafarroako Gobernua maskararen nahitaezko erabilera aztertzen ari da

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Azken egunotako kutsatuen gorakadak kezka eragin du, eta maskaren erabilerari buruzko arauak berriz aztertuko ditu aste honetan. Eskoriatzan, hilik aurkitu dute positibo eman zuen gizonezko bat

Sanferminak bertan behera geratu diren arren, zuri-gorriz jantzitako gazte bat, maskararekin, Iruñean. ©Jesús Diges

Koronabirusaren agerraldiak

Berria

Koronabirusaren aurreneko olatua makaldu eta konfinamendua arintzen hasi ondoren agerraldi gehiago ditu gaitzak. Ekainetik aurrera gutxienez hamahiru agerraldi izan ditu COVID-19ak.

Iruñerko Nabarreria kalea asteon. ©Iñigo Uriz / FOKU

Iruñeko agerraldian 21 kasu atzeman dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Hego Euskal Herrian, guztira 64 positibo erregistratu dira azken orduetan. Eskoriatzan (Gipuzkoa) PCR proban positibo eman zuen gizonezko bat hilik aurkitu dute etxean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna