Albistea entzun

Musika

Jimmy Cobb jazz bateria jotzailea hil da, 91 urterekin

Miles Davisen 'Kind of Blue' disko mitikoan parte hartu zuen, eta bakarkako hainbat lan ere argitaratu zituen.

Jimmy Cobbek Donostiako Jazzaldiaren saria jaso zuen 2012. urtean.
Jimmy Cobbek Donostiako Jazzaldiaren saria jaso zuen 2012. urtean. Juan Carlos Ruiz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Lizarralde -

2020ko maiatzak 25 13:20

Ibilbide luzea egin zuen Jimmy Cobb bateria jotzaileak (Washington, AEB, 1929), eta hainbat musikariren taldeetan jo zuen urte luzez, baina, beste ezeren gainetik, Miles Davisen boskotean parte hartu zuelako pasatu da jazzaren historiara. John Coltrane eta Cannonball Adderley saxo jotzaileekin, Paul Chambers kontrabaxu jotzailearekin eta Bill Evans pianistarekin batera, jazzaren eta oro har musikaren kanonean dauden hainbat disko argitaratu zituen Cobbek: Porgy and Bess (1958), 1958 Miles (1958), Jazz at the Plaza (1958), Sketches of Spain (1960), Someday My Prince Will Come (1961)... Baita Davisen lanik arrakastatsu eta ezagunena ere: Kind of Blue (1959). Lan hark jazza irauli zuen, bide berriak irekiz, baina 2012an, Donostiako Jazzaldian izan zenean, Cobbek onartu zuen orduan horretaz ez zirela jabetzen: «Bestela, aberats nintzateke honezkero», esan zuen Cobbek, txantxetan. Urte hartan Donostiako Jazzaldiaren saria jaso zuen bateria jotzaileak, eta kontzertua eman zuen Trinitate plazan.

Miles Davisekin ez ezik, beste hainbat jazz musikari ezagunekin ere egin zuen lan Cobbek. Cannonball Adderleyrekin berarekin, Wes Montgomeryrekin, Dizzy Gillespierekin, Dinah Washington eta baita Coltranerekin ere. Azken horren sei diskotan parte hartu zuen, besteak beste, Stardust (1958), Coltrane Jazz (1959) eta Giant Steps diskoko Naima piezan (1959). 

1980ko hamarkadatik aurrera, berriz, taldeburu bilakatu eta hainbat disko argitaratu zituen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Harry Potterren sortaren lehen liburua, Londresko liburu denda batean. / ©Claudia Sacrest, EFE

Harry Potterrek 25 urte beteko ditu bihar

Jon OrdoƱez Garmendia

J. K. Rowlingek 1997ko ekainaren 26an argitaratu zuen Harry Potter eta Sorgin Harria-ren ingelesezko edizioa.

<b><em>Simone Veil <em>pastoraleko mustraka bat; 95 arizale aste hondar guziez elkartzen dira.</em> </em></b> ©SEVERINE DABADIE

Veil pastorala hasia da ate joka

Ainize Madariaga

Hiru emanaldi eginen ditu 'Simone Veil' pastoralak Muskildin: uztailaren 24an eta 31n, eta agorrilaren 6an. Bostehun lagunendako bazkaria prestatuko dute ikastolek egunotan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.