Hego Euskal Herriko biztanleen %45ek «ondoeza» sufritu dute konfinamenduan

Konfinamenduak herritarrengan izan dituen ondorio psikologikoak aztertu dituzte EHUk zuzendutako ikerketa batean.

Gazte bat etxean ikasten itxialdi garaian. RAUL BOGAJO / FOKU
Edurne Begiristain.
2020ko maiatzaren 25a
15:41
Entzun

Espainiako Estatuan herritarrei konfinamenduak nola eragin dien ikertu dute azterlanean, erkidegoka. Ikerketaren arabera, Hego Euskal Herriko herritarren %77k «ziurgabetasuna» nozitu dute itxialdiak iraun duen bitartean, eta %45ek diote «ondoeza» areagotu egin zaiela. Emakumeei eta gazteei eragin die bereziki itxialdiak, ikerketaren arabera. 

Antsietatea eta beldurra dira herritarrek sufritu dituzten ondorio psikologiko nagusiak. Hala, «ziurgabetasuna» areagotu egin da konfinamendu garaian, bereziki gaitzak jota gaixotu direnen eta lanpostua aldi baterako edo betiko galdu dutenen artean. Gaixotzeko kezka areagotu egin da, bereziki 60 urtetik gorakoen artean (%76).

Biztanleen %43k, berriz, sentimendu depresiboak eta ezkorrak izan dituzte, ikerketak dioenez. Ondorio psikologiko okerragoak izan dituzte COVID-19 gaitza pairatu dutenek, itxialdia etxean bakarrik igaro dutenek, langabezian geratu direnek eta gazteek, besteak beste.

Euskal Herriko Unibertsitateak zuzendu du ikerketa proiektua, eta bertan parte hartu dute Bartzelonako ikertzaile batek, Murtziako batek, Elxeko batek, Granadako batek eta UNEDeko batek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.